GARA > Idatzia > Kultura

udate: KATE MOTZEAN: AIORA RENTERIA

«Egunak uretan emateko eta gauak garagardo batzuk edateko; biak ditut gustuko»

p051_f01_148x128.jpg

Maider EIZMENDI I

 «Uda» entzun, eta oporrak burura; eta «oporrak» entzunda, berriz, deskonexioa. Zea Mays taldeko ahots ezagunak baditu udan galtzen ez dituen zita horietakoak. Amaitu berri den Bilbao BBK Live jaialdia, esate baterako. Musikazalea, uda berezi hura gogora ekartzen dio Agnus Dei taldearen “Rufus Wainwright” kantuak.

Udak iradokitzen dizun hitza edo adjektiboa?

Oporrak.

Eta usaina?
Itsasoarena.

Udako egunak ala gauak nahiago? Eta zertarako?

Ezin aukeratu, biak ditut gustukoak. Egunak uretan emateko; eta gauak, berriz, garagardo batzuk edateko.

Hondartzan eguzkitan ala itzaletan ahal bada?

Eguzkitan.

Hondartzan ala mendian, MP3a ala irratia?

Hondartzan beti; eta aukeran,  MP3a nahiago.

Udako zerk merezi du abesti eder bat?

Itsasoak, lasaitasunak.

Oporretan erabat deskonektatuta edo herrian zer gertatzen den zeharka begira egotea gustatzen zaizu?

Deskonektatua.

Telefonoa beti ondoan duzula ala noizean behin piztuz?

Sakelako telefonoa beti ondoan dudala ibiltzeko ohitura daukat.

Inora oporretan joaten zarenean guztia ondo lotuta eramatea gustatzen zaizu ala inprobisatzen ibiltzen zara?


Guztia ondo lotuta eramatea gustatzen zait.

Maleta handiarekin ala txikiarekin?

Maleta txikia.

Argazki makinekin dena gordetzen duena ala memoriaz fidatzen dena zara?

Badaezpada, argazki makinarekin gordeta.

Egin duzun oporraldirik bereziena?

Bereziena New York, Toronto eta San Frantziskora joan nintzenekoa izan zen.

Egiteko duzun ametsetako oporraldia?

Seattle, Los Angeles eta Las Vegas bisitatzea gustatuko litzaidake.

Udan huts egiten ez duzun urteroko zita?

Bilbao BBK Live-ko kontzertuetara.

Uda perfektu hura gogorarazten dizun kantua?

Rufus Wainwright abeslariaren “Agnus Dei” kantua.

Irakurri zenuen eta erabat harrapatuta utzi zintuen liburu hura?

“Cosas que los nietos deberian saber” liburua. Eels musika taldeko Mark Oliver Everett-ek idatzitako.

Euskal Herriko giro politikoa deskribatzeko erabiliko zenukeen fenomeno atmosferikoa?

Explosiorik gabeko ziklogenesia datorkit burura, egungo giro politikoan pentsatzean.
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo