GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoak

Waltari-Kurutxari eta Larretxea-Ezkurra, Arrangoitzeko finalera

J.L. I

Waltari-Kurutxari eta Larretxea-Ezkurra II.a bikoek jokatuko dute datorren ostegunean, 11.00etatik aurrera, Arrangoitzeko Hoberenak Torneoko finala.

Herenegun iluntzean jokatu zen lehen finalerdia, eta bertan Larretxeak eta Ezkurra II.ak 40 eta 27 hartu zituzten mendean Ibarrola eta Jeannots. Garaileak nagusi izan ziren, eta gakoa atzean egon zen, Paxkal Ezkurrak erabaki baitzuen.

Beste finalerdia atzo goizean jokatu zen, eta faboritoek, Waltarik eta Kurutxarik, lortu zuten txapelaren lehian aritzeko txartela, Laurent Lanbert eta Harizmendi 40 eta 31 mendean hartu ostean. Kubakoak eta Nafarroa Beherekoak uste baino izerdi gehiago bota behar izan zuten, Lanbertek eta Harizmendik lan dezente eginarazi baitzieten, baina amaieran Waltariren indarrak erabaki zuen norgehiagoka.

Zesta

Erkiaga-Lopez bikoak 35-25 hartu zituen mendean Olha-Etxeto, atzo Munduko Pilota Kontseiluak antolatzen duen Binakako Txapelketan.

Erkiaga eta Lopez hastapenetik izan ziren aitzinetik, nahiz eta partidaren erdian, Olha eta Etxeto kintze bakar batera hurbildu ziren. Hortik aurrera irabazleek abiada hartu zuten, 15-6ko partziala sartuz, eta garaipen erosoa erdietsiz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo