GARA > Idatzia > Kultura

Kate motzean: Itxaro Borda

«Joaten naizen tokietan asmatzea, erabakitzea, galtzea eta aurkitzea gustatzen zait»

p050_f01.jpg

Idazle baionarrak, bero egin arren, beti topatzen omen du idazteko itzalguneren bat. Denbora askorik ez du izaten, baina astirik aurkitzen duenean, arrats apaletan egiten du hondartzarako bidea. Bertan eta mendian ere naturak eskaintzen dion soinua entzuten egotea gustatzen zaio.

Udak iradokitzen dizun hitza edo adjektiboa?

Argitasuna.

Eta usaina?

Belar usainarena.

Hitzak eta ideiek nagirik ez?

Ez baitezpada, lasaiago datoz agian.

Hondartzan eguzkitan ala itzaletan ahal bada?

Arrats apaletan noa hondartzara, baina astia eskas dut.

Hondartzan ala mendian, MP3a edo irratia?

Bietan soinu naturalekin nahiago.

Oporretan erabat deskonektatuta edo herrian zer gertatzen den zeharka begira egotea gustatzen zaizu?

Atzerrira baldin banoa, herrian gertatzen denari interesatzen natzaio, eta noizean behin Euskal Herriaz axolatzen naiz sareari esker: munduaren ardatza da enetzat Euskal Herria.

Maleta handiarekin ala txikiarekin?

Bizkar zakuarekin bakarrik joatea gustatzen zait.

Argazki makinekin dena gordetzen duena ala memoriaz fidatzen dena zara?

Argazkiak egitea maite dut izugarri, memoriaren zurkaitz gisa.

Egin duzun oporraldirik bereziena?

Oporraldi gehienak literaturaren aitzakiaz egin izan ditut. Bereziena Mexikon hiru astez egon nintzenekoa, Frantses Enbaxadaren gonbita gisa, unibertsitateetan mintzaldiak eskainiz eta hango jatorrizko idazleekin poesiak irakurriz. Zoramena. Aldaketa sakona eragin zuen nigan.

Egiteko duzun ametsetako oporraldia?

Ipar Ameriketara itzultzea, 66 Bidetik Desolation Row-ra heltzeko.

Udan huts egiten ez duzun urteroko zita?

Baionako bestak, merezimendurik ez dut, lanean aritzen naizelako.

Uda perfektu hura gogorarazten dizun kantua?

«With or without you», U2rena, 1987an, alaba sortu zenekoa.

Liburua aldiz?

Iragan urtean gatibatu ninduten «Millenium» nobelak.

Euskal Herriko giro politikoa deskribatzeko erabiliko zenukeen fenomeno atmosferikoa?

Gaurkoa? Ostartea.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo