GARA > Idatzia > Kultura

Aurtengo Klip Klap film eta gidoi lehiaketa abian da

Odei IRIGOIEN | DONOSTIA

Ipar Euskal Herriko Kanaldude telebista herrikoia eta euskaltzalea izatea helburutzat hartuta, Klip Klap lehiaketa abian da. Irailaren 20ra bitartean, Arrosako Aldudarrak bideo ekoiztetxera igor daitezke lanak. Landu beharreko gaiari «Euskal...» izena jarri diote. «Edozein jendek egiten ahal du bost minutuko film bat», Xantxo Ernega antolatzaileak erran digunez, eta aurten bigarren gauza bat ere antolatu dute. Gidoi labur bat idatzi, eta irabazlearen gidoia beraiek ekoiztuko dute. Kontuan hartu behar da «guk dugun materialarekin behar dela ekoiztu, agertzen bada estralurtar bat guk ez dugu materialik, beraz behar du ere errealista izan». Horretaz gain, aurkeztutako lan guztiak euskaraz izatea ere beharrezkoa da.

«Enpresa ttipi edo kooperatiba bat gara eta herriarentzat telebista parte-hartzailea eginen dugu. Tresna horrekin nahi dugu jendea mugiarazi eta eragin kontuan hartzeko non bizi garen. Nahi dugu erakutsi euskara ez dela museoko hizkuntza bat, bizi dela».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo