GARA > Idatzia > Euskal Herria

CRSek Angeluko «haserretuak» bortizki kanporatu dituzte

GARA |

Angelun Castoramak duen eraikinean sartu ziren iragan astean haserretuak. CRSek bortizki kanporatu zituzten atzo.

Hutsik zen egoitza hori «herriaren etxea» izendatu zuten haserretuek, eta bertan egon dira harrezkero, M25ko mugimenduarekin bat eginez Chao Pelletierreko kanpamenduan parte hartu zuten zenbait lagun etxerik gabeko.

Kazeta.info webguneak dioenez, atzo goizean CRSak bertara joan ziren, eta eraikina hustu zuten. Horren ostean, polizien bortizkeria salatu zuten haserretuek. «Poliziek bortizki kolpatu dituzte eta batzuk lurrerat bota dituzte», azaldu zuten Angeluko gazteek.

Kanporatu ostean, haserretuek herritar guztiei dei egin zieten Chaho Pelletierren egitekotan ziren asanbladan parte hartzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo