GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Guztion geroa ezin da beti-beti aldebakar eraiki

Brian Currin hegoafrikarra Euskal Herrian da. Ohikoak dituen batzar eta komunikazio ez publikoez gain, jendaurrean bi ikastaro eskaini ditu EHUko udako ikastaroetan. Hausnarketa mamitsuak utzi ditu gatazkaren konponbide sendo eta eraginkor bati begira. Gauzak norabide egokian aldatzen ari direla eta esperantzak bidea irekia duela aitortu arren, zailtasunei begietara begiratu eta bere gordintasun osoan azaldu zituen. Bi ideiatan sakondu zuen; hots, prozesua ez daitekeela betiko aldebakarrekoa izan, eta gatazka lehenbizi eraldatu behar dela, gero soluzioaz hornitu ahal izateko. Aldebikotasunerako aukerarik ezean, aldebakar ekin zion ezker abertzaleak egungo bideari, ekimen sorta, urrats berri andana eta ukaezinezko babes herritar batek lagundua. Baina noiz edo noiz -eta ahalik eta azkarren bada denontzat hobe- Estatuak ere bere ekarria egin beharko luke, salbuespenezko neurriak amaituz. Horrela, dena azkartuko eta indartuko litzateke. Currinen aburuz, bestalde, propioki, gatazka ez dago konponbide fase batean, eraldaketa erradikal batean baino. Eraldaketaren ardatza bortxaren erabilera ekuazio politikotik aldentzean datza. Horrela, konfrontazioa ahalik eta parametro demokratiko eta garbienetan bidera dadin. Bi-biak dira hausnar- ketarako gakoak. Udaran ohikoak diren balantze eta urte politiko berrirako plangintzetan, oso kontuan hartu beharrekoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo