«Kalea gurea da!» oihukatu zuten, plaza antzeztoki hartuta
Udak giroa epeltzea eta gauak laburtzea dakar, festa usaina eta kaleak hartzeko gogoa; gure bazterretan, karrika eta plazetan, jaialdi eta ekitaldi andana antolatu eta espazio publikoa antzeztoki bihurtzeraino, musika, dantza eta antzerki jardunerako. Alta, artistak kapela pasa ordez diru publikoaz bizi dira, eta kezkatuta dabiltza, laino beltzak baitituzte buru gainean.
Anartz BILBAO | BILBO
Ekainak Kaldearte erakustaldia dakar Gasteizera, eta Klown zein Pailazoen jaialdia Arrigorriagara; uztailak Lekuz Leku dantza erakustaldia Bilbora eta Kalerki kale antzerki topaketak Zarautzera; abuztuan umore antzerki jaialdia jokatzen da Araian eta Sopelan du txokoa Zirkukurustak. Tafallak Va de Calle antzerki jaialdia du, eta Biarritzek kaleko arteen festa. Zerrenda luzea da, kalean bero eta jendea ikuskizun gosez denerako.
Honezkero konturatuko zineten, kaleko arteez ari gara. Eta ikuskizun hauei gurean eskaintzen zaien jaialdi eta ekimen kopurua azken urteotan ugaritu bada, Lekeition finitu berri den Kale Antzerki Jaialdia aitzindaria dugu, hogeita bi edizio jaso ditu-eta.
Imanol Agirre da Lekeitioko jaialdiaren zuzendaria, eta pozik da iragan asteburuan 25.000 lagun bildu baitzituzten, sekulako arrakasta, nazioarteko ekoizpen artistikoetan asmatu eta bederatzigarren ekoizpen propioa Isuntza hondartzan emanda: Sarriren unibertso poetikoan oinarritutako «Sarritsasoa», Dantzaz konpainiaren ikuskizun garaikidea. «Zirraragarria izan da, eta hori dugu helburua. Bide berriak zabaltzen ari gara kaleko arteen unibertsoan, eta harro gara».
Gurean kaleko arteak momentu onean daudela uste du Agirrek. «Kalitate handiko kale antzerkigintza dugu, talde andana eta jaialdi asko ditugu. Azken urteetako krisiak kultura astindu du eta jaialdi apalagoak egin behar izan ditugu, baina ekarpenak egiten dira, indartsu gaude», haren esanetan, programa batzuk galdu direla onartu duen arren.
Leioako Umore Azoka da, besteak beste, euskal konpainien lanak ezagutu eta ebaluatzeko erakusleiho nagusietariko bat, kaleko artisten azoka den neurrian. Aurten hamahiru etxeko talde izan dira bertan jokoan, eta bederatzik estreinaldian eman dituzte lanak. Euskal ikuskizun onenaren saria Kukai Dantza Konpainiaren «Karrikan» ikuskizunak jaso du; eta taldeko zuzendari Jon Mayak azaldu zuenez, antzokiak xarma duen arren, «jendea sentsibilizatzeko eta dantza ikusten ohitzeko ona da gu kalera joatea».
Kaleko artea gero eta espezializatuagoa dagoen lanbide bat da, Agirreren esanetan, ondo ikasi beharrekoa. «Europako panoraman, Frantzian esaterako, ondo ulertu dute hori eta eskolak daude artistak prestatzeko».
Kaleko emankizunez hitz egiterakoan, desabantaila bakarra aurkitzen du Lekeitioko zuzendariak, «eguraldiarena». Beste guztia, onerako: «Kaleak beste ikuspuntu bat ematen dio antzerkiari, bertako elementuak erabili eta publikoa hurbilekoa eta parte hartzailea duelako. Antzerkira ez doan ikuslearengana doa kalean antzerkia».
Artistak ere bat datoz Agirrek esandakoarekin. Gorka Gansok bakarka egiten du lan, eta «Mediopelo» du azken klown ikuskizuna. «Nire materia prima hemen eta orain gauzatzen den ikuskizuna da, eta kaleak ezustekoak eskaintzen dizkit, gertaera errepikaezinak show-a gauzatzeko. Gainera, sosik ordaindu gabe antzerkia jendearengana hurbiltzeko modua da. Kalean bi ikusle mota dago, zu ikustera datorrena eta oharkabean bertan aurkitu zaituena; biak dira zoragarriak (guztiek ondo pasatzea dute helburu), biekin joka dezakezu».
Emanaldiak behera
Bere aldetik, Deabru Beltzak taldeko Garbitxuk ere «kasualki ikuskizunarekin bat egiten duen» ikuslea du hizpide, eta artisten «etengabeko inprobisatzea». Beraren ustez, egun indar handia du zirkuak (bisualki ederra delako), lehen suzko emanaldiek -legeak zorroztu zaizkie- edo kalejirak zuten moduan. Hain zuzen ere, suzko kalejira da beren «The Wolves» ikuskizuna, otso-txotxongilo erraldoi batzuez emana. «Kaleko lanek testu gutxi dute, hizkuntza unibertsala diren keinuez lan egiten dute; abantaila dugu hemen, eta akaso nazioartekoa dugu hurrengo erronka».
Deabru Beltzak taldearen «The Wolves» ikuskizunak Norwichen egin zuen estreinako emanaldia, Ingalaterran. Geroztik hogeita bat plazatan izan dira (atzerrikoak asko) eta iraila bitarte beste 46 emanaldi hitzartu dituzte. Uztailaren 15ean Azpeitian eta hilaren 20an IN jaialdian izango dira, Chalon Dans la Ruen. «Uda beroa dugu aurrean».
Leioako Azokak, sari nagusiez gain, aipamen berezi bana eman zien Irrwisch austriarrei eta Metralleta y Murmuyo txiletarrei, beren ikuskizunak kalea eta kaleko elementuak erabiltzen zituztelako (besteak aretoetan ere joka zitezkeen). Izan ere, «Artez» aldizkarian (Arte Eszenikoei eskainia) bertako zuzendari eta GARAko antzerki kritikari den Carlos Gilek kezka agertu zuen, «krisiak ez ote duen aretoetako lanak kalera ateratzea eragin, eta aurrekontuak murriztearren antzerki taldeen partaide kopurua murriztu». Eta Garbitxu bat dator azken hausnarketa horrekin.
«Ekonomia indartsua genuen garaietan jaialdiak ugaritu ziren», onartu du Gansok, «baina orain krisialdia bizi dugu, eta aurrekontuak behera doaz, ekimen batzuk kasik desagertzeraino -batez ere Estatuan-. Sektorean kezka handia dago, emanaldiak gutxitu egin zaizkigu-eta; kontuan hartu kalean gabiltzan artistok diru publikoaren menpe gaudela». Azken batean, Garbitxuren ustez, «jaialdiak ugaritu arren aurrekontuen murrizketek kontratazioetan eragina izan dute, eta ez dugu orain bi urte baino emanaldi gehiago, eta zeresanik ez atzerago eginez gero».
Alta, Gansok baikortasunez itxi nahi du solasa. «Aurrekontuak gora edo behera, jaialdi guztietan ikusi dut ikus-entzuleek erantzuten dutela, jendetza biltzen dela ikuskizunetan. Eta garrantzitsua da hori, agintariak konturatu daitezen badela kaleko arteenganako arreta eta eskaria». «Mediopelo», esaterako, uztailaren 17an Zornotzan, eta hilaren 23an Markina-Xemeinen antzeztuko du.
Egoera ekonomiko estua bizi dugun honetan, aro gogorra bizi dute kale arteetan ari diren taldeek. Askori emanaldiak murriztu zaizkie (gutxiago deitzen dietelako), eta okerragoa dena, Estatuan egindako emankizun asko kobratzeko orduan arazoak dituzte.
Artistek onartzen dutenez, kaleko arteen jaialdiak ugaritu egin dira gurean, baina aurrekontuak murriztu egin ditu krisiak, eta taldeek dituzten emanaldi kopuruak behera egin dute. Hala ere, kalitatezko talde eta ikuskizunak omen dira gurean.
Kaleko artea demokratikotzat jotzen dute bertan lan egiten duten artistek. Ezustekoak sortzen ditu eta emanaldi bakoitza errepikaezina bihurtzen du. Gainera, ez da leihatilatik pasatu behar eta antzerkira ez doan ikuslearengana darama ikuskizuna, oharkabean.
Los artistas callejeros de Euskal Herria tienen su asociación, Artekale. «Se creó hace ocho años para dignificar las artes de calle, además de para agrupar a los distintos agentes del sector», explica Teresa. Por ello, además de distintas compañías de Euskal Herria, la asociación se compone de distribuidores y de eventos como Kalealdia (de Bilbo), el Festival Internacional de Clowns y Payas@s de Arrigorriaga, Umore Azoka de Leioa... La mayoría de ellas de Bizkaia, «las que más trabajan las artes de calle».
Según Teresa, el callejero ha sido siempre el hermano pequeño del mundo artístico. Es por ello que Artekale se organiza para hablar sobre las artes de calle y preparar jornadas; en definitiva, estructurar el sector. Y es que «la calle se ha utilizado desde hace siglos como medio de expresión, para poder decir lo que uno piensa».
La calle escapa de élites, «es plural y cualquiera puede tomar una esquina, o ser programado. Es un espacio democrático que no depende ni necesita de un palacio o un escenario»; lo que ha motivado, paradógicamente, que algunos consideren menor el arte que en ella se realiza. En este mismo sentido, por ejemplo, «en los premios Max no esta contemplada la categoría de teatro de calle, ni mejor espectáculo de calle» relata Garbitxu, de Deabru Beltzak.
Afortunadamente, «esta percepción está cambiando, por lo menos aquí», explica Teresa, pues a pesar de una metereología adversa, «existen muchas compañías vascas» que muestran sus espectáculos en nuestras plazas. Para nuestra interlocutora de Artekale, «la clave de la calle está en su espontaneidad, en que cada uno elija si quiere o no asistir al espectáculo, sin pasar por caja (de momento)». Además, prosigue, «es diferente `sacar' una obra de teatro a la calle o utilizar ésta como parte del espectáculo, como hacen las compañías de calle».
«Los festivales son necesarios, sobre todo para el espectador, pero son insuficientes», relatan desde Artekale, para quienes lo que las artes de calle reclaman es «un circuito estable, uno de nuestros objetivos. Existen muchos pueblos a nuestro alrededor, que al no disponer de salas adecuadas no programan, y podrían hacerlo de esa manera, con un circuito a nivel de Euskal Herria» -antes existía contratación en fiestas patronales, pero hoy el presupuesto no da para ello-.
Para finalizar, Teresa recalca que nuestra situación no se puede comparar con la del Estado español, donde existen graves problemas para que las compañías cobren los trabajos realizados. «Algunos ayuntamientos no pagan ni en tres años, una situación que aquí no se da pero se podría dar», relata preocupada. «Te exigen toda la documentación habida y por haber para poder hacer una representación y a la hora del pago se olvidan de que ellos deberían de responder de la misma manera que nosotros; 100% responsable», exclama Garbitxu. A. B.