GARA > Idatzia > Kultura

EH Jaietan | Donostia

La Flamenkatik kaira: auzolana eredu, Piraten txanda

«Auzolana eredu, denon Aste Nagusia» aurtengo lematzat hartuta, Donostiako Piratak buru-belarri dabiltza prestaketetan. Kaia jaietako gune gisa erabiltzerik izango duten ez dakitenez, baina, ez dute oraindik egitaraua finkatu. Horri lehenbailehen konponbidea ematea da asmoa, eta norabide horretan elkarlanean aritzeko deia egin diote Gasteizko Gobernuari.

p055_f01.jpg

Odei IRIGOIEN | DONOSTIA

Piratak pirata izateko edozertarako prest behar du egon. Piratak pirata izateko altxor guztiak behar ditu gutiziatu. Hau izan da Donostiako Piraten dinamika eta bere horretan jarraitzeko asmoa irmoa bezain aldaezina da. Trinitate plaza, «La Flamenka» izendatu zutena, konkistatu zuten, baina txiki geratu zaie. Aurten, beraien berezko espazioa aldarrikatu eta okupatu nahi dute: itsasoa esku-eskura jarriko dien Donostiako kaia.

Autogestioa eta asanblada arma hartuta, instituzioek betetzen ez dituzten herriaren beharrei erantzungo dieten arren, egitaraua airean dagoela esan zuten Donostiako Piratek kaian eskainitako prentsaurrekoan. Horrek ez du esan nahi egitaraua bera aurrera aterako den ala ez jakin ezin daitekeenik, baizik eta antolatu nahi dituzten ekimen guztiak gauzatu ahal izateko Trinitate plaza txiki geratzen zaiela. Koadrilen arteko jokoetarako edo Abordatzearen eguneko bazkaria egiteko eskas geratu zen eta espazio berri bila hasi behar izaten dute, orain arteko eredu euskaldun, parte-hartzaile eta parekideari eutsiz.

Kaia lortzeko elkarrizketetan

Ekainaren 23an Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate berriak herriko eragile, gazte asanblada eta auzoetako jai batzordeak bildu zituen, Udalak aurrerantzean kontuan izango dituela eta garrantzia emango diela jakinarazteko. Alabaina, Udalaren atxikimendua izan arren, ez da nahikoa izango.

Atzoko agerraldian, arazoari irtenbidea ematearren, PSEko udal taldearen bozeramaile eta Garraio sailburuorde Ernesto Gascori erraztasunak ematera dei egin zioten piratek, Lakuako Gobernuak beraiekin elkarlanean jardun dezan. Bi helburu garbi ditu eskaerak: batetik, beste ekimen batzuei trabarik egin gabe, beraien egitaraua gauzatzeko orain arte Aste Nagusian erabili ez den azpiegitura bat erabili ahal izatea, kaia, alegia; hala piratak diren aldetik itsasoa bertatik bertara izateko. Kamingaintxo plaza da aukeratutako lekua gauero jaietan erabili ahal izateko, baina bereziki egunean zeharreko egitarauari jarri nahi diote arreta.

Jaiak antolatzeko orduan baliabideak zehaztuta egoteak berebiziko garrantzia du, eta ondorioz, ezin dute eman oraindik abuztuko Aste Nagusirako dituzten egitasmoen berri. Argi adierazi zuten, dena dela, aurten ekimenen artean doako kontzertuak izango direla. Aurreko urtean jendeak sarrera ordaindu behar izan zuen, baina erabaki hori hartzea beharrak hala eskatuta izan zela azpimarratu zuten, diru sarreren premia baitzuten.

Eta zer izango lirateke Piratak altxorrik gabe? Zer Donostiako Aste Nagusia piraten egitaraua prestatzeko, aurrera ateratzeko zein bertan era aktiboan parte hartzeko prest agertu diren guztiak gabe? Piratek altxorrik baldin badute, herritarrak dira. Omenaldi txikia eskaini nahi izan diete guztiei aurtengo jaietarako «Auzolana eredu, denon Aste Nagusia!» lema hautatuta.

Autogestionatutako jaietako programa eskaini dute beti; ez dute inolako laguntza ekonomikorik jaso horretarako. Asanbleario gisa definitzen dute beraien burua, Internet erabili izan dute ideia eta proposamenak jasotzeko zein antolakuntza lanetarako deialdiak zabaltzeko. Nolabaiteko sare bat sortu dute, koadrilek zein parte hartzen duten norbanako guztiek beraien ekarpenak egin ditzaten. Batzar irekiak egiten dituzte gero, jai herrikoi eta parte-hartzaileak sortzeko orduan jendearen iritzia ezinbestekoa dela uste baitute.

Hamargarrenez ere bere horretan badihardute, argi eta garbi daukate dauden lekura iristeko bide luzea egin dutelako izan dela. Herritar, talde, eragile eta asanblada asko aritu dira atzetik Donostiako «su artifizialen eta izozkiaren jaiei» benetako alternatiba eskaintzeko.

PARTE-HARTZAILEEI

Abordatzearen eta koadrilen jokoen antolaketa errazte aldera, «abordaia@gmail.com» eta «piratajolasak@gmail.com» helbideetan izena emateko eskatu dute. Informazio gehiago «izanpirata.info» eta «izanpirata@gmail.com»guneetan eskuratu daiteke.

Berri Txarrak y Su Ta Gar se incorporan a los conciertos de Sagües

La programación de conciertos de Sagües para la Semana Grande de este año (las fiestas de la capital guipuzcoana se desarrollarán entre el 14 y el 21 de agosto) ha sufrido un cambio de última hora, con la incorporación del grupo navarro Berri Txarrak y el eibarrés Su Ta Gar, que sustituyen a Melocos y Mala Rodríguez, previstos inicialmente.

Según informó ayer la concejalía de Cultura donostiarra, lo que se ha buscado con estos cambios ha sido reforzar la presencia de la cultura vasca en el escenario más emblemático de las fiestas de verano. Según parece, aún no se había firmado contrato alguno con varios de los artistas anunciados, por lo que la variación fue factible.

Berri Txarrak actuará el día 14, mientras que Su Ta Gar estará en la explanada donostiarra el 17. El programa del resto de conciertos queda fijado definitivamente de esta forma: Marta Sánchez actuará el 13 de agosto; el 15, Muchachito Bombo Infierno; el 16, Def Con Dos y Billy Jeans; el 18, Esne Beltza y Zea Mays; el 19, Melendi, y el 20 cerrará el turno de conciertos la formación vallisoletana Celtas Cortos. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo