EH Jaietan | Iruñeko Sanferminak
50 urte bete zituen atzo gauerdian, Iruñeako Struendo-ak.
GARA | IRUÑEA
Mende erdia igaro da lehengo aldiz estruendoa Iruñeko kaleetara atera zenetik. Eta nahiz eta egitarau ofizialean agertzen ez den, urtero jende ugari hurbiltzen da, bai ikusle baita parte hartzaile gisa.
Herri ekimen honek, ez dauka inongo subentziorik eta iruindarrek etxetik hartutako objektuekin Alde Zaharreko isiltasuna desagertaraztea du helburu nagusia.
Edonork har dezake parte eta normalean danborra, txistua eta atabalak erabiltzen dira instrumento bezala. Hala ere, jendeak soinua egiteko erabili daitekeen edozein objektu eramaten du (gatiluak, sardeskak...).
Iruñeako Alde Zaharreko hainbat kaleetatik igarotzen da estruendoa. Udaletxeko atzekaldean dagoen merkatuan hasi eta Zapateria kalea, Gaztelu enparatza, Estafeta eta Merkaderes besteak beste pasatu eta gero, San Cernin putzuan amaitzen da.