GARA > Idatzia > Euskal Herria

ORERETA

Hamalau urteko mutil bat atxilotu du Ertzaintzak, «Gora ETA» esateagatik

Hamalau urteko adin txikiko bat atxilotu zuen atzo Oreretan Ertzaintzak, «Gora ETA» oihukatzea leporatuta. Lakuako Barne Sailak adierazi duenez, larunbatean gertatu zen hori, 01.25ak aldera; hain zuzen ere, gaztearen aurretik Ertzaintzaren patruila bat igarotzen ari zen unean, gazteak ETAren alde oihu egin zuela jakinarazi dute. Iturri berberen arabera, ETAren anagrama zeramaten hainbat pegatina kendu zizkioten. Atxilotutakoan, identifikatu egin zuten, eta haren familiarekin harremanetan jarri ostean, aske utzi zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo