GARA > Idatzia > Euskal Herria

EAJ

Hauteskunde orokorrak udazkenean izango direla uste du Joseba Egibarrek

Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak atzo adierazi zuenez, «hauteskunde aurreko jokalekuan gaude» eta udazkenean hauteskunde orokorrak izango direla aurreikusi zuen. Eguna zehaztu ez zuen arren, Europa Pressek jasotako elkarrizketan gaineratu zuenez, «datuen arabera, ez dirudi denboran asko luzatu direnik». Halaber, esan zuen alderdi bakoitza bere estrategia prestatzen ari dela. EAJk bere estrategia prestatu duela baieztatu zuen, eta abuztuaren amaieran barne-hauteskunde prozesua hasiko dute, besteak beste, hautesleak hautatu eta izendatzeko, «bai Kongresurako, bai Senaturako».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo