Ipar Korearekiko jarrera gogortu egin dute AEBek ASEAN taldekoen bileran
ASEAN Asiako Hego-ekialdeko Nazioen Erkidegoaren segurtasun foroa elkartu da Balin eta bertan Hillary Clinton estatubatuarren ordezkariak gogortu egin du Ipar Korearekiko jarrera.
GARA |
Bi Koreek elkarren arteko harremanak hobetzeko helburuarekin azken bolada honetan egin dituzten ahaleginak ez dira nahikoa arma nuklearrei buruzko nazioarteko elkarrizketa berriz abian jartzeko, Hillary Rodham Clinton AEBetako Estatu idazkariak Baliko segurtasun bileran atzo esan zuenez.
Bezperan oso irribarretsu irten ziren Ipar eta Hego Koreako ordezkariak, elkarrekin egin zuten bileratik. Ri Yong-ho Ipar Koreako Atzerri ministroordea eta Wi Sung-lac Hego Koreako negoziatzaileen burua elkartu ziren ostiralean, oso giro onean, esku-hartzaileek esandakoaren arabera. Atzo goizean Atzerri ministroek hartu zuten elkarrizketaren lekukoa: Pak Ui-chun Ipar Koreakoak Kim Sung-hwan Hego Koreakoarekin hitz egin zuen Baliko hitzordua baliatuz.
2008az geroztik tankerako bilerarik egin gabe zeuden penintsulako bi estatuetako ordezkariak, eta badirudi asko aurreratu zutela aipatu elkarrizketan. Desarme nuklearrari buruzko nazioarteko elkarrizketa prozesua berriz abian jartzeko prest agertu ziren bi Koreetako ordezkariak.
Baina ostiralean bertan begirale batzuek nabarmentzen zuten Ipar Koreak askotan hasten dituela negoziazioak, azken orduan hankaz gora botatzeko, edozein aitzakia baliatuta.
Atzo Clintonek begirale horien tesiarekin bat egin zuen eta adierazi zuen Ipar Koreak «gehiago egin beharko duela» Hego Korearekiko harremanak hobetzeko, Washingtonek desarme nuklearrari buruzko elkarrizketari argi berdea eman aurretik.
AEBen arabera, Ipar Koreak «jarrera aldaketa» garbia egin beharko du, eta «probokazioak» bertan behera utzi beharko ditu.
Txinako Itsasoaren inguruan azken asteotan sortu den gatazkari buruz ere aritu zen Obama presidentearen Estatu idazkaria. Bere iritziz, «Asiako bakea mehatxatzen dute» aipatu itsasoan lehertu diren lurralde tirabirek. Elkarrizketa eta nazioarteko legedia bete daitezela eskatu zuen Hillary Clintonek.
Tentsioak nabarmen gora egin zuen ekainean Txinako Itsasoan. Txinako, Vietnamgo, Filipinetako, Bruneiko, Malaysiako eta Taiwango lurrak bustitzen dituen itsasoan, ia 800 uharte inguruk osatutako bi uhartedi daude, Spratly eta Paracel, eta herrialde guztiek bere egin nahi dituzte.
Ia biztanlerik ere ez duten uharteen azpian 17.700 milioi tona petrolio eta gas natural omen daude: munduko laugarren erreserba eremua litzateke tamainaz.
AEBek elkarrizketa eskatzen dute, «nabigazio askatasunaren eta bakearen» izenean, baina muturra gehiegi sartu gabe, Txinak ez baitu horrelakorik onartuko. Yang Jiechi Txinako Atzerri ministroak ostiralean hitz egin zuen Clintonekin eta oso garbi adierazi zion AEBek ez dutela gatazka horretan esku hartu behar.
Xinhua Txinako berri agentzia ofizialak horixe nabarmendu zuen atzo: lurralde tirabira hori itsasoak bustitzen dituen estatuen arteko negoziazioen bitartez konpondu behar dela, eta elkarrizketarako bideak zabalduta daudela eta itsasoko egoera egonkorra dela gaur egun.