GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

joxe fermin lizarraga Leitzako independentistak

Eguna, argia, irabazi dugu

Abuztuaren 4ko arratsaldean, egun argiz eta ageri-agerian, Leitzako kaleak pestetarako girotzeko asmoarekin, Independentistak Sarearen karteltxo batzuk jarri genituen. Ozen izkiriatuta: independentzia, izartxo berdea, eta sinadura moduan, letra txikiagoz: Independentistak. Duela gutxi, olentzeroak gauean desagertzen ziren modu bertsuan, guk jarritako karteltxoak ere gauaren ilunpean desagertu ziren. Kendu zituenak lotsa edukiko balu bezala.

Apustu guztiak, momio handiarekin faborito bakar baten alde badaude ere, ez dakigu nork kendu zituen. Gauaren ilunak babestuta kartelak kentzen aritu zena edo zirenak, ez dakigu armatuta zihoazen ala ez. Demagun armatuta zihoazela, nosotroslosdemokratas-entzat terrorismo ekintza litzateke? Armatuta ala armarik gabe, argi dagoena ekintza ez demokratiko eta faxista bat gehiago dela.

Ezta denbora asko, jite horretako iragarkiak gauez jarri eta egunez kentzen zirena. Beraz, eguna, argia irabazi dugu. Bada zerbait, lana ongi egiten ari garen erakusle.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo