GARA > Idatzia > Kultura

KATE MOTZEAN: Mikel Urrutikoetxea

«Herriko jaiei ezin diezu uko egin»

p040_f01.jpg

Zaratamoko pilotari gazteak uda erabiltzen du egunerokotasunetik eta txapelketa handietatik deskonektatzeko. Halere, prestakuntza ezin du alboratu, irailean berriro ere jo eta ke ibili beharko duelako Euskal Herriko frontoietan beste pilotarien kontra lehiatzen. Eguzkizale amorratua, hondartza eta toki paradisiakoak maite ditu nonbait bizkaitarrak.

Udak iradokitzen dizuna?

Lasaitasuna, poztasuna, pilotaz disfrutatzeko garaia, hondartzara joan eta deskonektatzea...

Udako egunak ala gauak nahiago?

Biak gustuko, gauza desberdinetarako. Egunak hondartzara edo mendira joateko, pilotan jolasteko... eta gauak, berriz, lagunekin herri bateko zein besteko jaietan parrandaren bat egiteko.

Hondartzan, eguzkitan ala itzaletan?

Hondartzan eguzkitan, eguzkia izugarri gogoko dut.

Hondartza ala mendia oporretan joateko?

Hondartza.

 MP3a ala irratia?

Nahiago MP3a, musika sartu ta entzuteko. 

Egunkaria ala liburua?

Egunkaria, nahiz eta irakurtzea ez izan nire zaletasunik gustukoena, kirol arloa egunero irakurtzea tradizio bilakatu da nire bizitzan, kar, kar!

Erabat deskonektatuta egoteko aukera izaten duzu udan?

Partidak direla-eta, denbora gutxi daukat deskonektatzeko, baina momenturen bat daukadanean saiatzen naiz. 

Telefonoa aldean, ala hortik ahaztuta?

Aldean eramaten dut normalean.

Bidaiak egiterakoan, dena lotuta eramatea gustatzen zaizu ala inprobisatu egiten duzu?

Bidaia gutxi egin ditut; baina dena lotuta eramanda, hobeto.

Maleta handia ala txikia?

Handia; ez dut uste txikian sartu beharreko dena sartuko zaidanik kar, kar.

Egin duzun oporraldirik bereziena?

San Frantziskora (Kalifornia), hamabost egun euskal selekzioarekin esku pilotan jolastera egindakoa, esperientzia oso polita izan zen, sekulakoa.

 Huts egiten ez duzun urteroko zita?

Herriko jaiak.

Erabat harrapatu zaituen liburua?

Ez dut irakurzaletasun handirik.

Eskupilota partiduek udaz gozatzeko parada ematen dizute?

Nahiz eta partidu eta entrenamendu ugari izan, beti ateratzen dut denbora lagunekin egoteko, eta herrietako jaiez gozatzeko. Halako plazerez beti gozatu behar da, ezin diezu inolaz ere uko egin.

Non egingo zenuke oporraldi perfektua? 

Hondartzatik gertu dagoen leku lasai batean.

 Euskal Herriko giro politikoa deskribatzeko erabiliko zenukeen fenomeno atmosferikoa?

Ez naiz eguraldi gizona.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo