GARA > Idatzia > Kultura

Estibalitz EZKERRA I Literatur kritikaria

Gora Iraultza!

p041_f02.jpg

 

Londreseko egunkari ezkertiar batek proposamen interesgarri baten berri eman zuen duela egun batzuk bere orrietan. Irakurzaletasuna bultzatze aldera reading group edo irakurketa talde bat antolatzea erabaki du egunkariko kazetari batek, eta uda honetatik hasita hilero liburu bat irakurri eta iruzkinduko du horretarako egunkariaren web orria erabiliz.

Hona hemen proiektuaren deskribapena, antolatzaileen hitzetan: «Bestelako `book club'a nahi dugu; jendearen interesak aintzat hartuko dituena, demokratikoagoa izango dena. Interneteko langile eta soldadu iraultzaileek kazetariaren antzinako hegemonia suntsitu egin dute, eta kritikariak bolizko dorreetatik bota egin dituzte. Mundu osoko komentarien alderdiak harrotasunez eta itxaropenez begiratzen ditu `komentatzea libre da'-ko langile eta soldadu iraultzaileak, beraiek direlako klase komentatzailearen munduko armada askatzailearen abangoardia. Iraultza, behin hasita, indartu eta aurrera atera behar da! Helburu horrekin, irakurketa taldea antolatu dugu».

Deskribapen honetatik erraz asko ondoriozta daiteke zein den lehen hilabetean irakurtzeko aukeratuko duten liburuaren gaia: iraultza. Iraultza nahi duten bezala ulertzeko eskatu diete antolatzaileek taldean parte hartu nahi duten irakurleei. Izan daiteke iraultza politikoa, estetikoa, eta abar.

Bien bitartean, Londresko kaleak sutan daude eta ez modu metaforikoan. Gramscirekin gogoratu naiz. Jakingo ote du irakurketa taldeak teoriatik harantzago joaten, eta hegemonia, hura Gramscik berak ulertzen zuen moduan (blokeen arteko negoziazioa) bideratzen?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo