GARA > Idatzia > Euskal Herria

Leitzako txupinazoari buruzko polizia txostenaren zain dago fiskala


GARA |

Madrilgo Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza, Foru Poliziaren txostenaren zain dago, ostegunean, Leitzako txupinazoan gertatutakoaren gaineko erabakia hartzeko. Leitzako txupinazoan, udaletxeko atarian, euskal preso politikoen Euskal Herriratzea eskatzen zuten maindireak zabaldu zituzten bost solidariok, eta hainbat komunikabidek oihartzun handia eman zioten.

Fiskaltzak, halere, parte hartzaileak nor diren jakitea zaila izango dela adierazi du, bostak solidarioz jantzita baitzeuden. Nafarroako Gobernuak ikerketa bat burutzeko eskatu zion Foru Poliziari «deliturik» izan ote den aztertzeko.

Bestalde, UPNko Carlos Salvador diputatuak, espainiar Barne ministroari gutuna bidaltzeko asmoa du, azalpenak eman diezazkion.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo