GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Dergiren aurkako euroagindua atzera bota izana poztekoa da, baina mehatxuak indarrean dirau

Daniel Dergi preso politiko ohiaren amesgaiztoa, hilabete eta erdiko amesgaiztoa, bukatu da, zorionez bukatu ere. Poztekoa baita, inondik ere, oraingo honetan auzitegi batek Dergiren oinarrizko eskubideen aldeko ebazpena eman izana, haren aurkako euroagindua bertan behera utziz. Poztekoa, halaber, hilabete eta erdi honetan Ipar Euskal Herrian sortu den elkartasun mugimenduak hedatuz jarraitzen duela ikusi izana, eta benetan txalotzekoa joera anitzetako hainbat alderdi, sindikatu, gizarte erakunde eta gizabanakok herritarren eskubideen alde bat egiteko erakutsi duten gaitasuna. Hala ere, ez da bertan goxo egiteko tenorea, elkartasun hori Dergiren aurkako auzian erabakigarria izan da aski segurik, eta Aurore Martin polizien eskuetatik erauzi zuen, baina zuberotar militantea euroaginduaren mehatxuaren pean bizi da, eta orain artean beste hainbat euskal militanteren aurkako euroagindua onartu eta espainiar agintarien eskuetara entregatu dituzten bezala, aurrerantzean ere beste euskal herritar ugariri, europar ugariri, aplika liezaiekete prozedura hori. Gainera, Dergik atzo esan zuen bezala, euroagindua Euskal Herriko gatazka konpontzeko oztopoa da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo