GARA > Idatzia > Kultura

«Nire memoria digitala da aspaldian»

p053_f01_97x136.jpg

Ane ARRUTI

Uztailean ez da gelditu ere egin. Berri Txarrak taldeko bateria-jotzailea kontzertuz kontzertu ibili da orain arte. Aste honetan bertan jo dute azken kontzertua Gernikan eta, alabaren kantuek uzten badiote behintzat, deskantsu bat hartzeko aprobetxatuko ditu datozen egun hauek. Argazkilaritza eta rocka ditu pasio eta, oporraldiaren ondoren, Los Angelesera abiatuko da taldekideekin batera, disko berria prestatzera.

Udan, taula gainean ala azpian?

Taula gainean lehenik eta estudioan ondoren. Taula azpian, zorte pixka batekin, Los Angelesen.

Kontzertuak, lehen lerrotik ala txosnako barratik?

Lehen lerrotik eta kamera eskuetan.

Udak iradokitzen dizun hitza edo adjektiboa?

Plazera.

Eta soinua? 

Olatuak apurtzen.

Garagardoa ala kalimotxoa?

Garagardo hotz-hotza eta, gari garagardoa bada, hobe!

Katxia partekatuz ala norberak bere edalontzia?

Katxia partekatuz, horrek esan nahi du konpainia onean nagoela.

Udako egunak ala gauak nahiago? Eta zertarako?

Ezin aukeratu, udako egunak familiarekin eta gauak rockarekin.

Hondartzan eguzkitan ala itzaletan ahal bada?

Uretan.

Hondartzan ala mendian, MP3a ala irratia?

Alabaren kantaldiak a capella.

Egunkaria ala liburua?

Goizean egunkaria, gauean liburua eta tartean aldizkariak.

Oporretan erabat deskonektatuta ala herrian zer gertatzen den zeharka begira?

Euskal Herriko ama gehienak bezala, lotan baina begi bat irekita, badaezpada ere.

Telefono beti ondoan ala noizbehinka piztuz?

Gehienetan ondoan. Nahiko nuke kontrakoa erantzun baina... keba!

Oporretara, guztia aurretik lotuta edo inprobisazioaren erritmora?

Inprobisatuak, baina lehendik hainbat errekurtso apuntatuak utzita.

Maleta handiarekin ala txikiarekin?

Erantzuna nahiko nuke, orain ari bainaiz horretantxe.

Argazki makinekin dena gordetzen duena ala memoriaz fidatzen dena?

Nire memoria digitala da aspaldian.

Egin duzun oporraldirik bereziena?

Europa ekialdea furgonetaz zeharkatu nuenekoa, Sabot taldearekin batera.

Egiteko duzun ametsetako oporraldia?

Italia zeharkatu cinquecento batean.

Udan huts egiten ez duzun urteroko zita?

Ez dago zita zehatzik, baina patata tortilla eta sagardo hotzena duen urtaro honetako edozein gauri ez diot hutsik egiten.

Erabat harrapatu zintuen liburua?

Henri Roorda-ren «Mi suicidio», baina ez dakit oporretan irakurriko nukeen.

Euskal Herriko giro politikoa deskribatzeko erabiliko zenukeen fenomeno atmosferikoa?

«La asamblea de majaras ha decidido... mañana sol... y buen tiempo!»

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo