GARA > Idatzia > Kultura

Lau gurpileko taula eta hamabost neska

Roxy etxeak «Dogway» aldizkariarekin batera atondu duen Master Week bat jokatu da asteon Bizkaian, neska skaterrez osatuta egin den aurrenekoa. Ianire Elorriaga izan dute apeu, bakiotarra Europako txapelduna baita «street skate» delakoan. «Nahi duzu Ianire eta lagunekin patinatu?» galderari erantzunez jaso dituzten erantzunen artean hamar neska gazte aukeratu ditu Elorriagak (beste bostak lagunak ditu), Bizkaiko skate parkeetan elkarrekin irristatzeko.

p050_f03.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Abuztuaren 17tik 21era hamabost neska elkarrekin bizi izan dira Bizkaiko landetxe eder batean. Askok ez zuten elkar ezagutzen bertara heldu arte... eta lagun minak ziren atzo. Ianire Elorriagak gonbidatuta, Roxy Master Week ekimenean parte hartu duten skater taldeari buruz ari gara.

Elorriaga hogeietan den Bakioko neska jatorra dugu. Agian oraindik ez da oso ezaguna Euskal Herriko zenbait girotan, baina Europako Street Skate txapelduna da, hainbatgarrenez. Eta asteon, «Dogway» skate aldizkariak antolatu eta Roxy etxeak babestuta, taulan patinatzea maite duen neska kuadrilla gonbidatu du etxera (hau da, Euskal Herrira), bertako `kaleetan' irristatzera.

«Neba ere skaterra nuen eta horrela hasi nintzen», aitortu digu Elorriagak. Bakiotarrak gustukoa du Mungiako skate parkea (spot edo skatepark) patinatzeko, baina Europako hiri askotara ez ezik, Australiara ere birritan eraman du zaletasun horrek. «Oso kirol librea da eta bakoitza bere airera ibiltzea dakarrena».

Ekimenak «nahi duzu Ianire eta lagunekin irristatu?» gonbita luzatu zuen. Bakiotarrak Lois Pendelbury (UDATEko azaleko argazkian ageri da), Begoña Cortes, Louisa Menke eta Sarah Meurle gonbidatu ditu -Europako txapelketetan aurkari eta lagun dituenak-, eta deiak jasotako erantzunen artean, beste hamar hautatzeaz arduratu ziren bost hauek, hamabosteko taldea osatzeko. Hau da, «Ianire & friends» boskotearekin skatean jarduteko, neska gazteek bideoak igorri behar zituzten, patinetearekin zer-nola moldatzen diren erakutsiz, gero hautatuak izan zitezen.

«Kanpotik lau lagun etorri dira, txapelketetatik-eta lagunak nituenak, eta hautatu ditugun hamarretatik bi baino ez nituen aurretiaz ezagutzen», dio Elorriagak, eta «oso maila ona aurkitu dugu. Gainera oso giro ona izan dugu, denok gustuko dugun zaletasun bat dugu-eta».

Pista estalia faltan

Skate maila ona dago Euskal Herrian, Elorriagaren ustez. «Gehien egiten duguna trantsizio ranpak dira; eta bada munduko txapelketetara joan den bertako skaterrik ere». Guneei dagokienez, «gero eta gehiago dira, eta ondo daude. Falta zaiguna pista estali bat da, negurako. Txurdinagan egitekoak omen dira».

Txurdinagan ez, elkarrekin eguzkitan jarrita aurkitu ditugu Lois Pendelbury (UDATEko azaleko argazkian ageri da britainiarra), Louisa Menke (holandarra) eta Sarah Meurle (suediarra). Lehendik ere Euskal Herrian egonak dira hirurak, «beti patinatzen», eta lagunak dira. Menkek gure mendiak nabarmendu dituen bitartean, Pendelburyk eguraldia du gurean atsegin. «Giro polita sortu da taldean», aitortu digute, eta pozik dira neska talde patinatzailea osatzeaz.

Soin Hezkuntza ikasketak egin eta skatean jarduteagatik babesleen diru sarrerak ditu Elorriagak. Berarengana bueltatuta -besteak beste, Roxy du babesle-, egun hauetako konturik atseginena hainbeste neska elkarrekin patinatzen ikustea izan da. «Mutilak ez daude ohituta eta harrituta gelditu dira. Baina nesken arteko skatean ere mugimendua dago!».

Amaierako jaia

Atzo elkarrekin patinatzeko azken eguna zuten neskatoek. Lau egunean zehar, Mungian, Getxon eta beste zenbait skate parketan izan dira, goizeko aldarte edo gogoaren arabera plana eginda -ez dute aurretiaz egitaraurik itxi-. Guk Basaurin aurkitu genituen atzo Maria Barton, Iara, Nayat, Clara Ferre, Maribel Gallardo, Martyroxy, Cristina Cociu, Angi, Maka, Berta eta Ainhoa (azken hau euskalduna).

Ibarrola parkeko «Enbarkadero» pistan -San Frantziskoko skate parke batetik hartutako izena, antzekoak direlako-, makal baten azpian atseden hartzen ari da taldea. Bitartean, neskato ilehori bat skatearekin ekin eta ekin dabil, salto ondo egin nahian. Abiatzen den bakoitzean, hurbiletik mutil bat ateratzen zaio jarraika, patinete gainean makurtuta eta kamera hanken parean, lurretik gertu duela. Egoitza Bilbon duen «Dogway» skate aldizkariko argazkilariak dira, ekimena antolatu eta erreportaje bat prestatzen dabiltza-eta (Estatuan lauzpabost skate aldizkari daude, eta berau omen da indartsuena). Txandak gordetzen diren arren, batak bukatu orduko bertan diren mutilen batek salto egiten du. Gainontzekoak beren kasa dabiltza, eta ez dirudi inor pistara begira dagoenik, kontu-kontari batzuk eta aurikular bitartez musika entzuten besteak. Baina ilehoriak ariketa zail bat asmatzen duen bakoitzean, txalo zaparrada eta animo oihuak jasotzen ditu kuadrillaren partetik.

Kuadrillak surf egiten igaroa zuen goiza, Sopelako olatu artean. Eta agur festa modura, iluntzean jai bat zuen antolatua Apetit Gallery aretoan. Bilbo Zaharreko galerian astean zehar landutako skate taulen erakusketa ere paratu zuten. «Galiziako Eme artistak landuak dira. Printzipioz bera ere aste hau gurekin igarotzekoa zen, neskei beren skateak apaintzen laguntzeko, baina ezin izan du etorri, eta berak margotutako taulak erakutsiko ditugu», azaldu zigun antolaketa lanetan diharduen «Dogway» skate aldizkariko Patxik.

Jaiak Begoña Cortes jatorra izango du disko-jartzaile, bera arduratuko da musikaz. «Ez dut platerik ekarri eta beraz MP3ak jarriko ditut -dio madrildarrak-. Hasteko salsa, funk eta hip hop zaharra eta gero... gerokoak». Gerokoetan sartzen da Bilboko Aste Nagusian murgiltzea. «Astea lorik egin gabe igarotzen saiatuko gara!», aitortu digu Menke holandarrak, eta euskaraz irakatsi berri diogun hitza errepikatu digu, irribarretsu: «Gaupasa!».

AURRENEKO ALDIA

Jatorri bateko eta besteko patinatzaileak elkarrekin jarduteko batzen diren lehen aldia ez bada ere, inoiz ez dute neska hutsez osatutako talderik osatu, eta beti bakarrik edo mutil artean patinatzera ohituta, pozik da neska kuadrilla osatu berria.

Compartir para evolucionar rápido

Begoña Cortés es, junto con Ianire Elorriaga, una de las veteranas del grupo y quizá también una de las pioneras del skate femenino en el Estado. Comenzó a patinar hace trece años, tras ver a los chicos hacerlo. «Lo primero que aprendes es a ir por la calle, y a mantenerte en pie», asegura. Para la madrileña, que actualmente reside en Barcelona, «mola patinar con gente, pero también te lo puedes pasar bien sola, sin necesidad de nadie». Y es que, en el skate, «lo importante es que todo el mundo disfrute, no importa el nivel que tengas; da igual que hagas algo muy heavy o aprendas a hacer tu primer ollie». Diferentes niveles pero la misma satisfacción: «No tienes que ser `la mejor' para pasartelo mejor. Por eso la gente se engancha».

Habituada a patinar con chicos, confiesa que tienen un nivel mayor, pero puntualiza: «no siempre». Eso sí, entre chicas «somos muy poquitas pero nos sentimos muy cómodas».

Sobre el Master Week, «la convivencia es muy intensa, desde que te levantas hasta que te acuestas, pasando por cuando te haces daño», relata, mientras recuerda cuando conoció a Ianire y los viajes que han realizado juntas desde entonces. En cuanto al nivel con el que se ha encontrado, «las chavalas evolucionan rápido, aunque alguna no lleve más de tres años patinando» confiesa. «Hay bastante nivel, y mola que haya de todo; algunas no se tiran bien de una rampa pero se suben fácil a un bordillo». Además, el ambiente aquí, a diferencia de los campeonatos, no es competitivo. «Se aprende de ver a los demás, de preguntar cuando haces una serie de trucos en una ronda. Compartir con gente que no conoces te hace más sociable, y lo mejor que me llevo es la amistad de la gente».

Sobre su impresión sobre el skate en Euskal Herria, para la gente que patina rampa está super bien», dice Cortés, «casi hay una en cada pueblo pequeño». De skateparks de calle cita al «Embarcadero» -de Basauri-, «uno de los mejores spot de Europa». Eso sí, a diferencia de, por ejemplo, Barcelona, donde el suelo es más suave, aquí son de suelo duro y rudo, como en Nueva York -donde también ha patinado-. «La gracia está en ir a sitios diferentes, intentar patinar cosas diferentes».

Nos despedimos de Begoña. «Trataremos de no perdernos en Aste Nagusia», promete.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo