GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Euskal Kopa

Abantok Donapaleu bazterrean utzi, eta erraz egin du aitzinera

J.L.

Abantok jokatuko du nesken Euskal Kopako finalerdia. Bera izan da sailkapena lortzen lehena, herenegun arratsaldean, Donapaleun, Ipar Euskal Herriko taldeetako jokalariez osatutako taldea 0-10 mendean hartu ostean.

Beroa protagonista izan zen norgehiagoka honetan, eta lehen zatian geratu zen erabakita lehia. Bizkaitarrak oso indartsu zelairatu ziren, eta atsedenera joan aurretik hamar golak sartuta zeuden, eta partida erabakita utzi zuten atsedenaldian aldageletara joan aurretik.

Bigarren zatian, etxeko taldeak eutsi egin zien bizkaitarrei.

Ipar Euskal Herriko taldeek urrian hasten dute denboraldia, eta goiz heldu zaie lehiaketa hau; berez, irailean hasten dira taldeak entrenatzen.

Final-laurdenetako beste hiru norgehiagokak etzi jokatuko dira. 18.30ean, Azpeitian, Garmendipe zelaian, Athleticek eta Añorgak neurtuko dituzte indarrak.

Bestalde, 19.00etan, Zubietan, Reala eta San Juan taldeak neurtuko dira, eta 20.00etan, berriz, Olaranben, Gasteizen, Aurrera Vitoria eta Lagunak lehiatuko dira.

Superligako hiru taldeak izango dira irabazteko eta finalerdietan sartzeko hiru faborito nagusiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo