Final-laurdenak jomugan dituztela abiatuko dira Top14 ligan Biarritz eta Aviron Baionakoa
Ligako final-laurdenak begiz jota dituztela ekingo diote Top 14ko ibilbide berriari Biarritzek eta Avironek. Zuri-gorriek iaz lortu zuten helburua, nahiz eta berehala joan ziren kanpora. Zuri-urdinak oso gertu ibili ziren, baina ez zuten lortu. Aurten ametsa betetzea espero dute.
Hastera doa ikuskizuna, Top 14a abiatzera doa, eta hor izango dira Aviron eta Biarritz. Bukatu zaizkie probaketak egiteko uneak, eta hemendik aurrera, buru-belarri sartuko dira Ligan. Biek, gainera, tankerako helburuak dituzte, biek ibili nahi baitute goiko muturrean.
Biarritzek azkeneko urte hauetakoa hobetzeko asmoa dauka. Tituluak lortzen ohituta zegoen taldeak azkenekoetan ez du ezer lortu. Orain bi denboraldi Heineken Kopako finala jokatu zuen, hori izan da zaletu zuri-gorriek izan duten azkeneko pozaldia. Hortik aurrera, tristura jasan behar izan dute sarri. Iaz, esaterako, final-laurdenetaraino iritsi ziren bai Europan, bai Ligan.
Horretarako, zazpi jokalari berri ekarri ditu Biarritzek aurten, baina agian aulkian izango da berrikuntzarik handiena, Patrice Laguisquet itzuli baita zuri-gorrien aulkira, hiru urte handik kanpo eman ostean. Berarekin izan dituzte biarriztarrek emaitzarik onenak. Ligak, Kopak, Heineken Kopako finalak, hori guztia kontuan hartu nahi izan dute zuzendariek, eta berriro ere taldera ekarri dute, emaitzak onduko direlakoan.
Jokalariei dagokienez, lehen talderako zazpi jokalari ekarri dituzte, eta beste horrenbestek utzi zuten Agilera. Fitxaketa aipagarrietan Benoit Baby eta Burotu dira. Frantziarra bata, oso jokalari garrantzitsua izan beharko lukeena Biarritzentzat: eskarmentua eta kalitatea, biak ditu, eta aurrean ibiltzeko, bere lana ezinbestekoa izango da. Bestea, berriz, Fijikoa da. Hasteko, ikusi beharko da zer moduz moldatzen den talde berrira, baina hori lortzen baldin badu, zuri-gorrien hamabostekorako ezinbestekoa bihurtuko da. Berarekin itxaropen handiak dituzte Lapurdi aldean.
Hala ere, iazko jokalaririk garrantzitsuenak ez dira joan, eta hori oso albiste ona da. Bai Harinordokik, Ngwenyak edota Yachvilik Laguisqueten aginduetara jarraituko dute. Jaurtitzailea ezinbestekoa da lapurtarren artean. Urtean zehar puntu asko ematen dizkio talde lapurtarrari. Lesioek bakerik eman ez dioten urteetan asko nabaritu dute Agilerakoek, baina iaz, behintzat, ez zuen arazorik izan, eta bere maila berreskuratu ahal izan zuen. Orain, aurreko asmoa betetzea falta da, eta berriro ere tituluen lehian ikustea, hori baita zaleen ametsa.
Auzoan, Baionan, alegia, amesten jarraitzen dute. Iaz sekulako denboraldia egin zuten, eta azken unean final-laurdenetatik kanpo geratu ziren, baina aurten hor sartzea izango da erronka nagusia. Zaleak ere itxaropentsu eta ilusioz gainezka daude; izan ere, egindako fitxaketen artean jokalari oso garrantzitsuak heldu dira. Horien artean, Joe Rokocoko. Zeelanda Berritik dator, eta hango selekzio handian titularra da. Diferentziak markatu behar ditu, bere datuei begiratuta, beldurra sartzen duen horietakoa da-eta, hala nola All Blacksekin 68 partida jokatu ditu, eta 46 entsegu lortu ditu. Top 14ko fitxaketarik esanguratsuenetakoa da, eta gauzak ongi egiten baditu, puntu dezente eman behar dizkie zuri-urdinei.
Ozeaniarrak ere badaki taldearentzat jokalari garrantzitsua izango dela. «Badakit nire fitxaketak itxaropen eta ilusio handia piztu duela Avirongo zaleen artean, eta ni hori baieztatu eta taldeari ahalik ete laguntzarik handiena ematera nator», esan zuen bere aurkezpenean. «Badakit denbora beharko dudala Frantziako Ligara ohitzeko, baina nik uste dut hiru edo lau partida nahikoa izango ditudala Liga berri honetara ohitu eta nire lana egiten hasteko. Gogotsu eta ilusio handiarekin nator», erantsi zuen.
Baina ez da fitxatu duten jokalari garrantzitsu bakarra, Stade Toulosainetik datorren Heymans ere halakoa izango baita, eta Clermont taldetik datorren Laukaki ere bai, hau ere Zeelanda Berrikoa. Horrek guztiak ilusio handia piztu du Lapurdiko hiriburuan. Iaz zuri-gorrien parean ibili ziren, baina azkeneko unean ihes egin zien auzokoak, baina aurten alderantziz gertatuko delakoan daude baionarrak. Lehengo jokalari garrantzitsu askok ere taldean jarraituko dute. Igiñiz, Gerber, Lacroix, Elhorga eta Garcia, besteak beste, Jean Dauguer zelaian ikusi ahal izango dira, eta ekarri dituzten jokalari berriekin uztartuta, lan bikaina egingo duten itxaropen osoa dago.
Aulkian, iaz egindako lanarekin oso gustura daude, eta ez da aldaketarik izango. Christian Gajan izango da zuzendari teknikoa, eta alboan izango ditu Thomas Lievremont eta Fred Tauzin berari laguntzeko prest.
Urteak ez dira errazak, krisiak errugbia ere jo baitu, eta Aviron ez da dirua soberan duen talde horietakoa. Hala ere, ahalegin berezia egin dute aurten. Zaleak ere oso gogotsu eta ilusio handiarekin zeuden pasa den urtean, taldea goian ibil daitekeela sinetsita. Zuzendaritzak hori baieztatzeko prestatu du aurtengo taldea. Heineken Koparako sailkatzea eta Ligako final-laurdenetan sartzea baitu helburu. Errugbia profesionala egin denetik horrelakorik ez dute lortu hiriburuan, eta beti auzokoen balentriei begira egon behar izan dute. Orain beraiei egokitzen zaiela uste dute, eta horretan borrokatuko dira. Garbi dagoena da, une honetan Biarritz eta Aviron jokoz eta jokalariz inoiz baino gertuago daudela, baina hori zelaian erakutsi beharko da. Izan ere, beraien artean beste liga bat ere jokatzen da, hori ere oso garrantzitsua, bai zaleentzat, bai hirientzat.
Mundiala Zeelanda Berrian
Aurtengo denboraldia oso berezia izango da, selekzioen Munduko Txapelketa jokatuko baita, baina horrek ez du Top 14a geratuko, Beraz, hori ere nabarituko da, jokalari asko tarte horretan ez baitira Ligan arituko, Munduko Txapelketan baizik. Horrek gauzak aldatuko ditu; izan ere, beheko taldeak indartuko dira, nahiz eta klub handiek ere hori bazekiten, eta horri begira ere indartu dituzten taldeak. Lehiaketa luzea izaten da Munduko Txapelketa, gainera, eta aurten ere horrelakoa izango da, irailaren 10etik urriaren 23ra jokatuko baita. Taldeak ez ditu lehiaketak bakarrik kezkatzen, ordea, horrek izan ditzakeen ondorioengatik ere arduratuta daude. Txapelketak berak duen presioak, eta han izan daitezkeen lesioek ere ezinbestean zer pentsatu ematen diete.
Euskal taldeentzat Top 14ko data garrantzitsuak derbiak izaten dira, aurrez aipatu bezala, hor beste liga bat jokatzen delakoa, alegia, bi euskaldunen artean zein den nagusi jakiteko. Azaroaren 5ean jokatuko da lehen partida, eta Biarritzek etxean jokatuko du. Ikusteko dago Agileran ala Anoetan izango den. Azkeneko biak Donostian egin zituzten. Biarritzeko tabernariei ez die batere graziarik egiten, baina kirol profesionala negozioa ere bada, eta ez da berdina Agilera betetzea edo Anoeta betetzea, 14.000 pertsona hartu edo 32.000 hartzea, eta horri ere asko begiratzen dio zuri-gorrien zuzendaritzak. Itzulikoa apirilaren 14an jokatuko da, Jean Dauguer zelaian, Baionan. Ligako azken hirugarren partida izango da, eta agian erabakigarria ere bai.
Tanto el Aviron como el Biarritz comienzan la Liga enfrentándose a dos rivales directos en la lucha por meterse en la fase final de la competición. Los de Baiona juegan hoy en el estadio Jean Dauguer ante el Stade Toulousain a las 18.45. El equipo de Occitania es uno de los conjuntos favoritos para llevarse el título y, además, el actual campeón.
El Stade llega a Baiona con el objetivo de sumar la primera victoria. Entre sus planes está el de jugar las semifinales directamente, y para ello debe acabar la Liga regular entre los dos primeros.
Para el Aviron la victoria sería muy importante, ya que derrotar a los campeones supondría un plus para su moral y el objetivo de acabar la Liga entre los seis primeros estaría más cerca. Además, los blanquiazules suelen lograr buenos resultados ante los de Toulouse.
El Biarritz, por su parte, juega mañana a las 17.00 en el campo de Toulon. Los blanquirrojos se enfrentan a otro rival que quiere meterse en los cuartos de final, por lo que los puntos en juego pueden ser muy importantes al final de la temporada. El Biarritz fue bastante irregular durante la campaña pasada, y Patrice Laguisquet quiere acabar con esa dinámica y demostrar desde el principio que su equipo puede aspirar a todo esta temporada. Comenzar el nuevo curso ganando podría servir para ello. J.L.