GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Xabin Makazaga 2011/8/24 | Berria

Zer gertatu zen ez dugu jakingo

Dominique Strauss-Khan Frantziara bidean izan daiteke honez gero. (...) haren aurkako kargu guztiak bertan behera utzi ditu Michael Obus epaileak. Maiatzaren 14an benetan zer gertatu zen, ez dugu jakiterik izango.

Cyrus Vance fiskalaren arabera, izan ere, ez baita sinesgarria Gineatik AEBetara ihesean joandako emakumearen testigantza. Fiskalak berak hasi zuen DSKren aurkako auzibidea, baina, hiru hilabete hauetan, Dialloren testigantzetan «gezurrak» eta bat ez datozen adierazpenak izan direla nabarmendu du. Horregatik ¯eta halakorik esaten duen lehen aldia da¯, fiskalak ezinezkoa ikusten du sexu harremana «behartua eta baimendu gabea» izan zela frogatzea, «arrazoizko zalantza oroz haratago». Eta epaileak jaramon egin dio.

Auziaren berri izatean, inor gutxik onartu zion Frantziako Alderdi Sozialistako buruzagiari errugabetasun ustea. Frantzian baizik ez zuen eragin zalaparta haren irudiak, eskuburdinak lotuta agertu zelako hedabideetan. Orain, «lasaitua» hartu dutela diote buruzagi sozialistek. Baina Dialloren abokatua kexu da. Sexu harremana izan zela egiaztatu baitute froga zientifikoek. Eta harremana behartua eta bortxazkoa izan ote zen argitzeko -edo biek onartua-, epaiketa egitea nahi zuen. «Bortxatua izan den emakume bati justizia ukatu zaio. Eta bizkarra eman zaie bai biktimari eta bai auzi medikuari, adituei eta agertu diren froga guztiei». Sinesgarritasuna, baina, hauskorra da. Baita Justiziarena ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo