GARA > Idatzia > Kultura

MUSIKA

The Sparteens taldearen lan berriaren aurrerapena, sarean

The Sparteens taldeak heldu den udazkenean plazaratuko du bere hurrengo lana. Bitartean, ye-ye eta twist erritmoen zaleek lan horren aurrerapenarekin goza dezakete Gor diskoetxearen webgunean. The Sparteensek hiru kantu eta bi bideoklip sartu ditu urria eta azaroa bitartean aurkeztuko duen singlean. Hiru kantu horietako batek «Eustakioren bertso batzuk» du izena eta dagoeneko sarean entzungai eta ikusgai dago. Twist taldea 80eko hamarkadako euskal rock erradikalean murgildu izan da orain artean bere bertsioak egiteko. Bere ibilbidea laburbilduz hamar kantuz osaturiko «Grandes éxitos del ayer» diskoa argitaratu zuen taldeak iragan urteko maiatzean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo