Harri-zulatzea | Euskal Herriko Liga
Azkeneko jardunaldia irabazi ez arren, txapelak Ortuellarako bidea hartu du
J.L.
Azkeneko jardunaldia irabazi ez arren, Ortuellako Burdin Gazteak taldeak eraman zuen Euskal Herriko Ligako txapela. Amaierako norgehiagokara sailkapeneko lehen postuan zela iritsi zen, baina Kabiezes gainean zuela. Beraz, ia hutsik egiteko tarterik ez zuen, eta badaezpada bukaerako ekitaldia ere irabazteko premia zuen.
Hori ez zuen lortu, baina Kabiezesek ere ez, eta gainera, ortuellarrek aurretik amaitu zuten, eta horrek txapela segurtatu zien. Tartean, ezustean, Aldai Alde sartu zen, eta alde handi samarra kenduz, gainera. 20 zulo pasa egin zituen, eta bat pasa kendu zion Burdin Gazteak taldeari, eta bi pasa Kabiezesi. Lan ona egin du Aldai Aldek ere denboraldian zehar, eta amaiera paregabea eman dio lehiaketari.
Txapelketa orokorrean oso ona izan da, lehia handiarekin. Txorierrik, lehen postuan zela, liga uzteko hautua egin zuen, horrek aurtengo Euskal Herriko Liga apur bat ilundu badu ere.
Sailkapen nagusia
Fernando Etxegaraik lortu zuen Nafarroako lokotx-biltze Txapelketa. 50 bildu behar izan zituen bakoitzak, batetik bestera 1,25 metroko tartea zutela, bi ildotan jarrita. Irabazleak, 6 minutu eta 16 segundoan burutu zituen lanak. Ondoren Lasaga eta Goldarazena sailkatu ziren.