GARA > Idatzia > Iritzia> Gaurkoa

Miren Goti Bilbo

Pikondoen eragin negatiboa

Orain dela urte batzuk lagun batek zera esan zidan, pikondo bat ondo-ondoan daukaten etxe asko hutsik egoten direla, abandonatuta, beste zuhaitz mota batzuk dituzten etxeak baino sarriagotan. Zur eta lur geratu nintzen, ezin sinetsi, pikondo batek horrelako eragin negatiborik?

Geroztik, konturatu gabe, etxe abandonatu bat ikusten dudan bakoitzean, bere ondoan zein zuhaitz mota dagoen aztertu izan dut, ia nahi gabe, baina lagunak esandakoa berresteko edo ezesteko asmoz.

Guztira ikusi ditudan etxeak ez dira asko izan, 80 inguru. Eta etxeen hiru laurdenetan, beti izan dute pikondo bat etxetik hurbil.

Egia esan, pikondoak, beste fruta arbolak bezalaxe, etxe inguruetan landatu ohi diren zuhaitzak dira. Hau da, guztiz normala da etxe baten ondoan horrelako zuhaitzak izatea, baina pikondoak bezala makatzondoak, sagarrondoak, gereziondoak eta beste hainbat arbola ere izaten dira etxeen inguruetan eta zuhaitz horien maiztasuna askoz txikiagoa da etxe abandonatuetan.

Gero euskarazko esaldi famatuari bueltak ematen hasi nintzaion: «joan pikutara». Zerikusirik izango du etxe abandonatuekin?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo