GARA > Idatzia > Euskal Herria

Osakidetzaren lan eskaintzan euskara modu egokian baloratzen dela esan du Bengoak

GARA | GASTEIZ

Osakidetzaren azken lan eskaintza publikoan euskararen balorazioa «inoiz baino orekatuagoa» dela nabarmendu zuen Lakuako Osasun sailburu Rafael Bengoak. Horren adierazgarri, «beste lurraldeetatik 200 edo 300 lagun probetara» aurkeztu izana da, Bengoaren aburuz.

UPyDko parlamentari Gorka Maneirok eskatuta, Parlamentuan agerraldia egin zuen Bengoak, Osakidetzan hizkuntz irizpideei dagokienez egin diren aldaketak azaltzeko.

Aralarrek eta EAJk Bengoaren jarrera kritikatu zuten, «euskara gaztelaniaren gainetik» dagoela defendatu duelako eta euskararen balorazioa legeak uzten duen minimoraino eraman duelako.

PPko Laura Garrido eledunak, ordea, Osakidetzan euskararen balorazioa gehiegizkoa dela adierazi zuen eta Lakuako Gobernuari egoera hori aldatzeko aukera ez aprobetxatzea egotzi zion.

Euskara gehiegi baloratzen dela ere adierazi zuen Maneirok, «beharrezkoa ez den lanpostuetan eskatzen delako», eta «beldurra eta konplexuak direla-eta» egoera hau «konpondu» ez izana leporatu zion Bengoari.

Osakidetzak aurten egin duen lan eskaintza biziki ona izan dela gaineratu zuen sailburuak; «krisi garaian 2.600 lanpostu eskaini ditugulako eta gainerako lurraldeetatik ere etorri direlako».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo