GARA > Idatzia > Euskal Herria

Terrorismoaren Biktimen Lege Integrala onartu du Senatuak

GARA |

Senatu espainoleko osoko bilkurak aho batez, eta behin betiko, onartu zuen atzo Terrorismoaren Biktimen Lege Integrala deiturikoa. Horretan, ETAren «baldintzarik eta ordainik gabeko porrota» lortzeko Estatuak hartutako konpromisoa jasotzen da.

Biktimentzako kalte-ordain berriak, mehatxatuaren figura, biktimen eta euren senideen babes sozialerako neurrien hobekuntza, «terroristak goratzen» dituzten oroigarriak leku publikoetan egoteko debekua eta Memoriaren Egoitzaren sorrera zehaztu dituzte legean, besteak beste.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo