Iñaki Petxarroman 2011/9/22
Udaberriaren mezularia
berria
Kukutza gaztetxe bat baino gehiago da. Errekalde auzoko etxea da, bilgune irekia, auzotarrek bere egin, bizi eta biziarazi dutena. Auzolanaren eredu da, edozein gaztetxek nahiko lukeen ezaugarri garrantzitsu baten jabe: inguruko herritar gehienek, gazte eta zahar, bizirik eta martxan nahi dute, orain arteko martxa berean. (...) Beste mundu bat -zeinean logika pribatu eta merkantilistak ez duen tokirik- irudikatu arren, batzuek izatea nahiko luketen ghettotik oso urruti dago: herriaren etxea da.
Benetako alternatiba da Kukutza. Eta alternatibaren arerioek -espekulatzaileek eta haien aldeko kudeaketa publikoa egiten dutenek- hartu dute hankapean, bortizki eta gupidarik gabe. Itxuran ere baldar.
Udaberria iragartzen dute Kukutzakoek. Beste kolore bateko etorkizuna posible dela kantuz eta konplexurik gabe iragartzen dute. Mezularia hiltzera joan dira mezuaren edukiaren aurkariak. Eta, akaso, mezularia hilko dute. Baina udaberria...