GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Josu Torre 2011/9/22

Auzo-lotsa

Deia

Ozenago esan litzake akaso, argiago eta egokiago ez. «Ez naiz sekula ETAkoa izan, are gutxiago horren buruzagi», bota zuen Rafa Diez jaunak espetxe beltzaren atarian zegoela jakinik. Urkamendiko eskailerak banan banan eta mantso igotzen dituen kondenatuaren azken hitzak luketen balioa behar luketen tokian. «Sindikalismoaren lan duinean aritu naiz nire bizitza osoan, Epaile jauna» erantsi zion. Zein langintza duinagorik izan daiteke norberaren lankidearen duintasunaren alde bizitza ematea baino? (...)

«Alde egiteko edo lehengo delitu berbera egitea ekidin behar dut» bota zuen egiari eta justiziari baino bere ideiei eta inguruari adi zegoen epaile -alferrik- adinduak. Alde egitekotan majinabat aukera izan ditu eta hor azaltzen diren delituarengatik kartzela ezezik sari edarra merezi du, Soto del Real-era eraman beharrean. Bateraguneko beste kideekiko bat egitea, izenik aipatu ez arren, esan gabe doa.

Epaitegitik landa baina Madriletik atera gabe, beldurgarria iruditu zitzaidan TV1-an, astelehen gauaz ikus entzundakoa. Izua sentitu nuen dozenerdi kazetariren erdian astero Kongresura doan diputatu euskaldun bat ikusterakoan. Ikuste hutsarekin ez nintzan erabat beldurtu baina zinez nire zentzuaren gainbehera sentitu nuen gizon hura hain akojonaturik erantzunak ematen entzun nuenenean. Ez diot akojonatu hitzari hautsik ere kenduko. Galderak marko baten karratzeko modukoak: «¿Ez duzu uste Basagoiti eta López-ek dioten bezala, epai horiekin Bilduri propaganda egiten ari garela?». «Aurrekari egiterik ez ba nuke nahi ere, horretan ados nago horiekin», euskaldun diputatuaren erantzuna. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo