GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal Herria defenditzeko eskubidea aldarrikatuko dute Pariseko epaitegian

Eneko Etxegarai eta Ibai Agirrebarrena ostiralean epaituko dituzte Pariseko adingabeen auzitegian. Epaiketa «erabat politikoa» dela nabarmenduta, militante izatea ez dela delitu eta euskal gazteriak bere herria defenditzeko eskubidea duela nabarmendu du Segik.

p014_f01.jpg

Arantxa MANTEROLA | BAIONA

Datorren ostiralean, Ibai Agirrebarrena eta Eneko Etxegarai Pariseko adingabeen auzitegian epaituko dituzte, «gaizkileen elkarteko kide» izatea eta Hiriburuko higiezin agentzia baten kontrako erasoa egin izana egotzita.

Epaiketaren karietara, 2009ko ekainean Polizia frantsesak egindako sarekada «argiki Segiren aurkakoa» izan zela gogorarazi zuten atzo Amaia Elixiri eta Txomin Catalogne Segiko bozeramaileek, Askatasuneko Muriel Lucantis eta Emilie Martinekin eta Agirrebarrenarekin batera Baionan egindako agerraldian.

Halaber, auzia gazte erakundearen kontrakoa ez ezik, «proiektu politiko abertzale eta ezkertiarraren aurkakoa» ere badela gaineratu zuen Elixirik, epaiketa «guztiz politikoa» dela nabarmenduta.

«Militante izatea ez da delitu»

«Errepresioaren gainetik euskal gazteriak aldaketa politiko eta sozialak eragiteko duen gaitasuna» goraipatu zuten, militante izatea ez dela delitu eta «Euskal Herria defenditzeko eta eraikitzeko gazteriak duen eskubidea» aldarrikatu aitzin.

Segiko kideek dei egin zieten Estatu frantsesari eta espainolari «beren ardurak hartzera, batez ere gatazka politikoa konpontzeko ezker abertzaleak urrats garrantzitsuak egin dituen honetan».

Ildo beretik, «bi estatuen errepresio politika zentzugabea» salatu zuen Askatasunak. Auzitegi Nazional espainolaren teoria -«dena ETA da»- bere eginda, Parisen helburua «ilegalizaziorik gabe, euskal militanteak eta euren ideiak desagerraraztea» dela adierazi zuen Lucantisek, «prozedura horiek, sarekadak eta lege berezia» deuseztatzeko exijituta.

Atxilotu zituztenean adingabeak zirenez, epaiketa ez da publikoari irekia izango. Egun berean elkarretaratzea egingo dute Baionako San Andres plazan, eguerdiko 12.30ean, eta hileko azken ostirala izaki, arratseko mobilizazioetan ere parte hartzera deitu zuten.

Gorenean helegitea

Bestalde, Madrilgo Auzitegi Gorenak gaur aztertuko du iaz sei urtera kondenatuak izan ziren 15 gazte donostiarren helegitea. Horietako batzuek Donostiako udaletxean egindako agerraldian «proiektu politiko guztiak, independentista barne, garatzeko eskubidea» errespetatua izan dadin eta «epaiketa politikoen» amaiera eskatu zuten.

GALDERA POLITIKOaK

Sarekada berean atxilotutako Gilen Goiti eta Xan Beyrien epaiketan bezala, «galdeketa guztiak beren ideien, lagunen eta ezker abertzalearen ingurukoak» izango diren beldur dira Askatasuna eta Segi.

Los jóvenes de Iruñea acusan a la AN de «jugar» con ellos

Los once jóvenes de Iruñerria acusados de pertenecer a Segi han mostrado su enfado por la decisión de la Audiencia Nacional (AN), tras anunciarse que el juicio previsto contra ellos desde el 4 de octubre queda aplazado. Acusan al tribunal de «jugar con los ciudadanos de Euskal Herria como si fuéramos muñecos».

Consideran que la AN abusa de su poder, «deteniéndote, incomunicándote, torturándote y encarcelándote cualquier día, amén de sus intereses políticos». Creen que la decisión se debe a que Madrid no considera el actual momento político como el «adecuado» y por eso «nos dejan en el tintero, para utilizar nuestras detenciones cuando les convenga a ellos».

Añaden que esta decisión no responde «a que vayan a estudiar las denuncias por torturas» de los jóvenes ni a que se admita que «según la Constitución, en esta falsa democracia no se pueden hacer juicios políticos».

Junto a ello, advierten al tribunal de que podrán detenerlos, imponerles fianzas o hacerles firmar en juzgados, «pero lo que no podréis es pararnos».

Asimismo, los encausados, que se enfrentan a duras condenas de cárcel, han agradecido los apoyos. Por lo tanto, animan a participar en la marcha del sábado en Iruñea (Golem, 17.30) y que va aglutinando muchas fuerzas. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo