GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Patxi Olabarria Antzuola

Intxaurrondotik sagarrondora

Goizeko zortziak, bi patrol sagasti baten parean. Batek bidea ixten du. Patroletatik guardia zibilak irten eta sagarrak batzen. Poltsakada batzuk bete eta badoaz. Ez da Torrenteren filmeko gidoia. Aurtengo udan gertatu da, Antzuolan.

Zoritxarrez, sarritan ikusi ditugu guardia zibilak Antzuolan: gero torturak salatu dituzten herritarrak atxilotzen, AHTko obretan egunero egiten dituzten leherketetarako dinamita ekar- tzen, kontroletan beraien armekin izua zabaltzen, Gorlako pinudietan ezkutatuta Vuelta arrotz bat zaintzen... Baina ez nuen usteko sagarrak lapurtzen ikusiko genituenik. Bere kuarteletan «Todo por la Patria» irakurri izan dudanean beti galdetu izan diot neure buruari «todo» horretan ea guztia sartzen den. Ikusi dugu baietz, guztia sartzen dela, sagarrak biltzea barne...

Euskal Herrian bizi dugun garai berri honetan soberan daude, inoiz baino soberago. Gerra irabazi nahian dabiltza eta ez dira konturatu euskaldunok ez dugula gerrarik irabazi nahi, bakea da irabazi nahi duguna. Horregatik, Intxaurrondo eta sagarrondoak bakean utzi eta Espainiako olibondoetara joan daitezela eskatzen die gure herriak.

Oñatin ere behin baino gehiagotan irakurri dute «Fan hemendik», baina momentuz beraien erantzuna hauxe izan da: «¡Manzanas traigo!».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo