GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Ezker Batuaren zatiketak saihestezina ematen du, bi aldeak adiskidetzea ezinezkoa baita

Ezker Batuak gero eta paradoxikoagoa dauka bere izena, azken hilabeteetan koalizio honek bizi izan dituen gorabeherek saihestezina egiten baitute bi aldeen arteko zatiketa. Jadanik inork gutxik pentsa dezake Mikel Aranaren aldekoak eta «kritikoak» -hots, Javier Madrazoren jarraitzaileak- adiskidetze batera hel daitezkeenik. Horren adibide da atzoko agerraldia, non Izquierda Unidako Zuzendaritza Batzorde Federaleko ordezkariek gogor kritikatu zuten sektore kritiko horrek antolatutako asanblada, eta nabarmendu zuten bertan parte hartzen dutenek alderdiko egituretatik kanpo geratuko direla. Gainera, argi utzi zuten Estatu mailako zuzendaritzak ez dituela onartuko asanblada horretan onar litezkeen erabakiak. Hitzok oso garrantzitsuak dira, aipatu asanbladan Gaspar Llamazares IUko diputatu eta buru ohia parte hartzekoa baita. Llamazaresek eta IUko beste bi arduradunek zuzendaritzaren erabakia kritikatu dute.

Horiek hala, heldu diren aste eta hilabeteetan zehaztu beharko dena da iragarritako zatiketa hori nola gauzatzen den eta alderdia nola geratzen den, maiatzeko hauteskundeetatik jadanik oso ahul atera baitzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo