GIZON-PROBA
Bost talde neurtuko dira Gipuzkoako Txapelketako finalean
Jon LEUNDA
Gipuzkoako taldekako gizon-proba txapelketa jokatuko da bihar, 18.00etatik aurrera Zizurkilen. Aiztondo-Oarso, Urretxu, Zumarraga, Orio eta Zizurkil lehiatuko dira.
Zortzi lagunez osatutako taldeak arituko dira eta ordu erdia izango dute lanerako. 950 kiloko bi harri erabiliko dituzte, eta ordu laurdena betetakoan aldatu egingo dute harria.
Harri-jasotzean, Arrigorriagako Harrigorri Torneoa jokatuko da bihar, 12.30ean. Izeta II.a, Izeta III.a, Izeta IV.a, Ostolatza, Urrutia, Eizmendi, Ugartemendia eta Calvo neurtuko dira 132 kiloko harri baldarrarekin, eta bost minutuko txanda bat izango dute lanerako. Luzaroan min hartuta egon ostean, berriz ere plazara aterako da Ostolatza.