Buruz Buruko Zesta Txapelketaren finala
Bikaintasunaren atarian
Iñaki Osa Goikoetxeak bere bederatzigarren buruz buruko txapela irabazi nahi du gaur Egigurenen aurka.
Jon ORMAZABAL
Perfekzioa existitzen ez dela ontzat emanaz, buruz burukoaren bikaintasunaren atarian kokatu behar genuke Iñaki Osa Goikoetxea puntista zumaiarra, gaur arratsaldean Durangoko Ezkurdin gertatzen dena gertatzen dela. Izan ere, kirola edozein delarik ere, Munduko Txapelketa batean bederatzigarren txapela lortzeko atarian egotea ez dago edonoren esku. Gertuko adibideetara joanda, Julian Retegik esku pilotan edo Koteto Ezkurrak erremontean lortutako hamaika txapelak aipa genitzake, baina bi mito horiek ez lukete puntistaren eraginkortasuna gaindituko. Izan ere, Eratsungoari Josean Tolosaren 89ko eta Ladis Galarzaren 91 eta 92ko garaipenak tartekatu zitzaizkion eta Lizaso, Eizagirre, Zeberio (2) eta Urrutiak (2) eten dute Doneztebekoaren nagusitasuna.
Goikoetxeak, aldiz, hamarkada ia perfektua osatu ahal du gaur arratsaldean Egiguren II.aren aurka irabaztea lortuz gero. 2001. urtean lehen txapela jantzi zuenetik, behin bakarrik egin du huts: 2004. urtean Julen Bereikuak 30-23 garaitu zuenean, Donostiako Karmelo Baldan jokatutako finalean. Hurrengo urtean Lander suertatu zen txapeldun, Goikoetxea uda horretan ez baitzen AEBetatik etxera itzuli.
Zumaiakoaren nagusitasuna, ordea, zenbakiez askoz harago doa. Miamiko kinieletan eta Binakako Txapelketan Imanol Lopez herrikidea itzal egitera iritsi bazaio ere, beti asmatu izan du buruz burukora fisikoki egoerarik onenean iristen eta lesioek ere beti errespetatu izan dute, bere dohainek gainerako guztia egin zezaten. Bide batez, aurrelariek gorputzez txikiagoak izan behar duten mitoa ere hautsi du Gipuzkoako erraldoiak, hori bai, ia bi metro luze den kirolari gazte batengan ohiz kanpokoa den bizkortasun eta mugitzeko gaitasunarekin.
Milanen debuta
Gutxik esperoko zuten surfa nahiago zuen ume hura zesta-puntaren mito handienetako bat bihurtuko zenik, nahiz eta kirol honen ospeak behera egin duen nabarmen. Anaia zaharrenek zirikatuta hartu zuen gehiegi erakartzen ez zuen zesta lehen aldiz zortzi urterekin, eta beste horrenbeste behar izan zituen profesional gisa debuta egiteko. Hastapenak ere ez ziren batere errazak izan, orain horren ezohiko egiten zaigun Milanen eman baitzituen profesional gisa lehen sei hilabeteak. «Joan nintzenean banekien denbora gutxi emango nuela han eta gauzak ondo joanez gero, AEBetatik eskaintzaren bat jaso nezakeela eta, txarrenean, etxera itzuliko nintzela».
Newportek eman zion Amerikak egiteko aukera 1997an eta hamabost urte eman ditu Newporteko, Orlandoko eta Miamiko kinieletan jokatuz eta, ia hutsik egin gabe, uda guztietan Euskal Herrira itzuliz. «Han nagoenean etortzeko irrikaz egoten naiz, baina eguraldia aldatzen hasten denean, AEBetako lagunak eta hango giroa faltan botatzen hasten naiz».
Asteartean hartuko du AEBetara bueltan eramango duen hegazkina, baina lehenago bere bederatzigarren txapela eskuratu nahiko luke, garaipen zerrenda gizentzen jarraitzeko. Horretarako baina, bolada bikainean den Mikel Egiguren donostiarra gainditu beharko du gaur arratsaldean Durangon. Iaz ere, aurrelari gipuzkoarra izan zuen finalean aurkari eta 30-19 nagusitu zitzaion Gasteizko Olaben.
Pilotalekuen artean alde handiak dauden arren, gaurkoan ere Goikoetxea irtengo da faborito garbi. Ohitu samar dago zumaiarra presio hori eramaten eta ez dio garrantzi handirik ematen horri. Buruz buruko lehia gehientsuenetan bezala, sakearekin asmatzeak berebiziko garrantzia izango duela ondo daki eta horri probetxua ateratzen saiatuko da.
2001. urtean lehen txapela jantzi zuenetik, final bakarra galdu du, 2004an Julen Bereikuaren aurkakoa. Hurrengo urtean ez zen udan AEBetatik itzuli.
Debuta Milanen hamasei urterekin egin bazuen ere, hamabost urte daramatza AEBetan kinielak jokatzen. Asteartean du itzulerako hegazkina eta oraindik ez omen du argi datorren urtean Euskal Herrira itzuliko ote den.
Galarreta volverá a vivir un festival atractivo esta tarde con la disputa de la segunda semifinal del Torneo Oriamendi Promoción. Matxin VI y Agirrezabala esperan rival en la gran final y éste saldrá del duelo que enfrente a Zulaika y Zubizarreta contra Oñatz y Urko. Los de Aizarnazabal se clasificaron a la semifinal con total autoridad y Oñatz y Urko lo hicieron por la mínima ante Agirresarobe y Zubiri. Disputarán el tercer partido del festival y, viendo el éxito de la primera semifinal del miércoles, donde se vio un auténtico partidazo, se espera mucho de este duelo, ya que los pelotaris se dejan el alma por ganar un torneo que hace especial ilusión a las jóvenes promesas.
Se medirán dos estilos diferentes en la delantera. Dos jóvenes como el andoaindarra Oñatz, que destaca por su físico y su gran golpe, ante un Zulaika que es especialista en fallar pocas pelotas y en defensa. En los cuadros zagueros tendrán de acompañantes a dos pelotaris más consagrados y con margen de mejora como son el azpeitiarra Urko, en el caso de Oñatz, y de su paisano Zubizarreta, en el caso de Zulaika. GARA