GARA > Idatzia > Kultura

«Aunitz Urtez», Juan Antonio Urbeltzen azken euskal dantza ikuskizuna

p048_f01_89x76.jpg

GARA | BILBO

Bilboko Arriaga antzokiak «Aunitz Urtez» euskal dantzen ikuskizunaren erabateko estreinaldia jasoko du bihar arratsaldeko zazpietan. Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folkloristak Argia bere dantza taldearentzat sortu duen azken ikuskizuna da eta Duguna, Haritz eta Kezka dantza taldeek ere hartuko dute parte.

Argia dantzari taldeak bere azken ikuskizuna estreinatuko du Arriaga antzokian eta Juan Antonio Urbeltz zuzendariak esan zuenez: «Txapela eskuan dutela agurtzen duten bitartean oihukatzen dute `aunitz urtez' esaera Baztan bailarako dantzariek eta, aldi berean, biribilean jartzen dira beren dantzak egiten hasteko. Guretzat esapide horrek badu denboraz kanpo bizitzeko desio kutsu bat, gizarte tradizionaletan hain berezia dena». Lehenbizikoz, dantzatuko dituzte berreskuratu dituzten iraileko bi erromerietako bi ezpata-dantza tradizionalak: Eibarkoa bata, Arrateko Ama Birjinaren ohoretan dantzatzen dena; eta Iruñekoa bestea, San Fermin Txikiren omenez egiten dena».

Eskainiko duten programazioan «Erregelak, Fandango, Porrusalda», «Mutil dantza» eta «Otsagiko dantzak eta Zazpi ahuntzak» izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo