GARA > Idatzia > Kultura

Jose Antonio Arana Martijaren senitartekoek jaso zuten Manuel Lekuona saria

p049_f01_148x92.jpg

GARA | BILBO

Eusko Ikaskuntzaren 2010eko Manuel Lekuona saria joan den apirilean zendu zen Jose Antonio Arana Martijarentzat izan da «mende erdi luzean zehar izandako euskal kulturarekiko konpromiso eta lanaren onarpen gisa», eta atzo jaso zuen haren familiak Bizkaiko Aldundian egindako ekitaldian.

«Gaur omenaldi amultsua egiten diogu Jose Antonio Arana Martijari berak gehien maite zituen pertsonen aurrean. Jose Antoniorentzat familia bizitzaren gauzarik garrantzitsuena zen (da); hala, horiek gure artean egonda, esan dezakegu Jose Antonio hemen dagoela, gurekin dagoela», esan zuen Eusko Ikaskuntzako lehendakari Jose Maria Muñoak.

Pruden Gartzia, berriz, honela mintzatu zen: «Gure Jose Antonio Euskal Herriari hats eman nahi zion intelektuala izan zen».

Arana Martija XX. mendearen bigarren erdialdeko euskal musikaren ikerketa eta dibulgazioan irudi aktiboenetakotzat jotzen da, besteak beste. euskaltzain oso izan zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo