GARA > Idatzia > Kirolak> Mendia

mendi lasterketak | Lehia

Sestao Alpino, garaile taldeka

 

p050_f02_148x109.jpg


Andoni ARABAOLAZA

Hil honen 9an, FEDMEk antolatuta, Mendi Lasterketen Taldekako Espainiako Txapelketa jokatu zen. Horretarako, antolatzaileek Gasteizko mendi lasterketen bigarren aldia aukeratu zuen. Eta, zalantzarik gabe, Sestao Alpino taldea protagonista nagusia izan zen. Izan ere, bai nesketan bai mutiletan nagusitu zen, eta, ondorioz, bizkaitarrek taldekako txapela erdietsi zuten.

Nesken mailari dagokionez, Alizia Olazabalek ez zuen arazorik izan garaipena lortzeko. Haren atzetik, talde bereko Montserrak Vazquez sailkatu zen. Hirugarren, berriz, Gasteiz taldeko Inma Pereiro geratu zen. Mutilen mailan ere Sestao Alpinoko Ionut Zincak irabazi zuen. Olazabalek bezala, Zincak nagusitasun osoa erakutsi zuen. Bigarren Miguel Caballero izan zen eta hirugarren eta laugarren postuak beste bi bizkaitarrek lortu zituzten: Walter Becerra eta Jose Miguel Hernandez.

Korrikalariek lortutako puntuak batuta, Sestao Alpino atera zen garaile Espainiako Txapelketan. Zilarra Mur i Castell-Tugak jaso zuen, eta hirugarren Cuenca Dolomia geratu zen.

Baldintzei dagokienez, aipatu behar da lasterketa osoan behe-lainoa eta zirimiria izan zutela. Ibilbidea, berriz, nahiko lokaztuta zegoen.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo