GARA > Idatzia > Euskal Herria

Iparragirre lehenbailehen aska dezatela eskatu dute Ondarroan

Ibon Iparragirre preso politikoa lehenbailehen askatzeko manifestazio jendetsua egin zuten atzo Ondarroan. Familiak herritarren berotasuna eskertu zuen, «Ibonek ezin baitu minutu bat gehiago ere preso egon». Haren aldeko plataforma Donostiako Konferentzian izango da gaur, gaixorik dauden preso politikoen egoeraren berri emateko.

p014_f02_250x100.jpg

Ainara LERTXUNDI |

Ibon Iparragirrek ia astebete darama Basurtoko ospitalean, biriketako infekzio batek bere osasun egoera larriagotuz geroztik, duela hogei urtetik GIBduna da-eta. Animo aldetik pixka bat hobera egin arren, makal jarraitzen duela ohartarazi eta le- henbailehen askatzeko beharra berretsi dute senideek.

«Ibonek ezin du minutu bat gehiago ere egoera horretan jarraitu», adierazi zion GARAri haren neska-lagunak. «Ospitalera eraman zutenean, espetxera berriro itzul zezatela eskatu zidan. Gelan ohe huts bat besterik ez dago. Ez du beste inor alboan, ezta telebistarik edo telefonorik ere. Bueno, ostiralean irrati txiki bat sartzen utzi ziguten. Komuna kanpoan du, eta komunera joan nahi duen bakoitzean, txirrina jo eta ertzainek lagunduta joan behar du. Espetxean, behintzat, telefono deiak zituen eta patiora atera zitekeen. Hasierako egunetan nahastuta egon zen, psikologikoki oso gogorra izan zen berarentzat, na- hiz eta osasun aldetik hobeto zainduta egon», azaldu zuen.

Iparragirre lehenbailehen askatzea premiazkoa dela nabarmendu zuen. Orain arte egin diren mobilizazioak eta jasotako elkartasuna eskertu zituen. Atzo, manifestazio jendetsua egin zuten bere herrian, Ondarroan. «Oso pozgarria da jendearen berotasuna jasotzea. Gizartea egoeraren gainean dagoela ikusteak nolabaiteko itxaropena ematen digu», plazaratu zuen.

«Askatzen dutenean egingo dugun lehenengo gauza ospitaleko logela arrunt batera eramatea izango da, bertan familiaren berotasuna mugarik gabe jaso dezan. Horrek aurrera egiten lagunduko dio dudarik gabe», adierazi zuen neska-lagunak.

Gaur joango da Basurtoko medikuekin hitz egitera asteburuan nola egon den jakiteko.

Gainera, gaurkoan ere Donostian egitekoa den Gatazkaren Konpontzea Sustatzeko Nazioarteko Konferentzian izango da Iparragirreren aldeko plataforma, partehartzaile guztiei gaixorik dauden euskal preso politikoen egoeraren berri emateko asmoz.

itxialdia

Datorren asteburuan itxialdia eta baraualdia egingo dute Ondarroako Udaletxean. Gaixorik dauden euskal preso politikoen gaineko hausnarketa egingo dute, baita aurrera begirako lana eztabaidatu ere.

Basagoiti se abre a cambios en la política penitenciaria

En una entrevista publicada ayer en «El Correo», el presidente del PP en la CAV, Antonio Basagoiti, se refirió a la posibilidad de que haya cambios en la política penitenciaria siempre y cuando «ETA desaparezca».

Preguntado sobre las medidas excepcionales adoptadas durante estos años contra los presos políticos, entre ellas la dispersión, Basagoiti afirma que «si no es un riesgo para la sociedad que ETA siga existiendo, me imagino que esas cosas se irán haciendo de manera natural en el marco de la ley».

Para Basagoiti, son los presos quienes «tienen que garantizar que ETA ha dejado de existir para que las condiciones puedan ser otras. Está en su mano». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo