Anjel Lertxundiren «Etxeko hautsa» aztertuko dute gaur Donostian
Anjel Lertxundi idazle oriotarraren «Etxeko hautsa» liburua aztertuko dute gaur Donostiako Konstituzio plazako Udal Liburutegi Zaharreko literatur solasaldian, Donostia Kulturak atzo jakinarazi zuenez. Iñigo Aranbarriren gidaritzapeko literatur ekimen honetan antolatutako saio guztiak irekiak eta doakoak dira. Arratsaldez izaten dira, 19.30ean hasita. Parte hartu nahi duenari eskatzen dioten baldintza bakarra da saio bakoitzeko aukeratua izan den liburua aldez aurretik irakurtzea.