GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Jaitsieran jarraitu arren, Avironek azken postutik ihes egitea lortu du

AVIRON 0

CHERBOURG 0

 

Jon LEUNDA

Aviron ari da zulotik irteten. Baionako taldea jadanik ez da azkena, nahiz eta jaitsierako postuan jarraitzen duen. Jokatu dituen azkeneko bost partidak ez ditu galdu, bat kopakoa, eta lau ligakoak, eta taldea gorantz datorrela garbi ikusten da. Zuri-urdinek partida ona egin zuten, baina gola egiterik ez zuten lortu, eta puntu batekin konformatu behar izan zuten. Izan ere, Avironek duen arazoetako bat gola da. Aukerak egiten ditu, baina baloia ate barruan sartzea asko kostatzen zaio. Hori lortzen duenean, taldeak gora joan behar du.

Cherbourg taldeak ez zuen ezer asko egin. Atzean sartu eta kontraerasoen zain egon zen, baina lapurtarren aukerak ederki zapuztu zituen. Orain salbazioa hiru puntura du Avironek, eta oraindik asko falta da liga amaitzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo