GARA > Idatzia > Kultura

Nazioarteko zazpi talde, Donostiako Abesbatzen Astean

GARA | DONOSTIA

Aurten ere Abesbatzen Astea ospatuko da Donostian. Bihartik azaroaren 3ra artean, zazpi emanaldi izango dira auzo ezberdinetako elizetan, Tolosako 43. Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketara aurkezturiko taldeen eskutik. Euskal Kultur Erakundeak ere parte hartuko du aurtengoan, Ipar Euskal Herriko abesbatza batekin. Hasierako egitarauan ageri zen Novy Vek abesbatza errusiarrak ezin izan du etorri eta Baionako Xaramela taldeak ordezkatu du.

Bihar, Egidius Kwartet abesbatza holandarra Loiolako Erriberetako Iesu elizan izango da. Gainerako taldeak Heinrich Shütz Ensemble (Alemania), Convivium Singers (Britainia Handia), Luar (Letonia), Svenska Kammarkör (Suedia) eta Consono (Alemania) izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo