GARA > Idatzia > Kultura

Gozo eta seguru igaro da Beñat Gaztelumendi Gpuntuko hurrengo fasera

GARA | VILLABONA

Beñat Gaztelumendi nagusitu zen atzo Villabonan jokatutako Gpuntuaren final laurdenetako bigarren saioan, 501,5 puntu eskuratuta (bezperan Irazuk Oñatin lortu zituen berak ia-ia, honek 502 bildu baitzituen). Bigarren egin zuen Unai Gaztelumendi anaiak (467 puntu) eta jarraian gelditu ziren Andoni Otamendi (431,5), Iñigo Mantzisidor Mantxi (480), Unai Agirre (480) eta Ander Lizarralde (440,5).

800 bat lagun bildu ziren Olaederran eta sei bertsolariak gogotsu, bozgoran hasi ziren kantuan lehen agurretatik: esperantzari ahotsa jartzera, «bakerik ez eta gerrara», oholtzan dantzan egitera, guztia irabaztera, onenak irabaz zezala opaz zetozela egin zuten aldarri. Gozo, seguru aritu zen Beñat Gaztelumendi eta hala lortu zuen finalaurrekoetarako txartela. Gainerakoak, puntuazio dantzaren arabera pasako dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo