Juan Jose Azurmendi SEAko presidentea hil da
GARA | GASTEIZ
Juan Jose Azurmendi SEA Arabako Enpresaburuen Elkarteko presidentea hil zen atzo 65 urterekin, «gaixotasun luze baten ondoren», Arabako patronalak berak prentsa ohar baten bidez jakinarazi zuenez.
Juan Jose Azurmendi Donostian jaio zen 1946. urtean, eta 2007ko uztailaren 26an aukeratu zuten SEAko lehendakari. Ordutik, besteak beste, Confebask, CEOE, Cepyme, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera, Vital Kutxa, Elkargi eta Foarse erakundetan ordezkatu izan du Arabako patronala.
Industria ingeniaritza ikasi ondoren, Zardoya Otisen enpresan hasi zen lanean Azurmendi. Sei urte egin zituen bertan, Ingeniaritzako zuzendariorde gisa. Bertatik Electra Vitoriara joan zen lanera, eta, 1989. urtean, Omega Elevator enpresa sortu zuen.