GARA > Idatzia > Euskal Herria

Mendia: «Nazioarteko Bake Kongresua 36ko gerraren urteurrenean egin liteke»

Patxi Lopezekin izandako bilkuran, Nazioarteko Bake Konferentzia antolatzeko eskatu zion PPko Antonio Basagoitik. Ideia aztertzen ari direla esan du Idoia Mendiak, eta 36ko gerrarekin lotu litekeela erantsi du.

p017_f02.jpg

GARA | GASTEIZ

Antonio Basagoitik Lopezi egindako proposamena, alegia, nazioarteko bake konferentzia bat antolatzeko proposamena aztertzen ari da Lakuako Gobernua. Alabaina, segur aski PPren gustukoa izango ez den kontraproposamena jarri du mahai gainean Idoia Mendia eledunak.

Jakina denez, Patxi Lopezekin izandako bilkuran, horrelako ekimen bat bultzatzeko eskatu zion EAEko PPko buru Basagoitik. Bistan denez, Donostiako Aieteko Jauregian ospatu berri den Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Nazioarteko Konferentziak utzitako arrastoari aurre egin dio Basagoitik. Aietekoan gertatu zen bezala, ospe handiko buruzagiak ekartzeko asmoa azaldu zuen PPko buruak.

Hasierako unean, Lopezek ez zuen iritzi garbirik eman, baina atzo Racio Nacional de España irrati-kateari emandako elkarrizketa batean proposamena hausnartzen ari direla baieztatu zuen Mendiak. Eta hauxe erantsi zuen: 2012an 1936ko gerraren urteurren borobila beteko denez, «hor egoki sartuko litzateke bakeaz, herritartasunaz eta gauza horiez guztiez jardungo duen Nazioarteko Konferentzia edo Kongresua».

Idoia Mendiak aipatu zuenez, gerra horren 75. urteurrena ospatuko da 2012an. Ez da guztiz zuzena, aurten betetzen baita urtemuga hori, baina 2012an beteko da gerra hark Euskal Herrian utzi zituen une lazgarrienen 75. urteurrena. Hain zuzen, hurrengo urteko apirilaren 26an hiru mende laurden beteko dira Gernika bonbardatu zutela.

Nazioarteko batzar hori egingo den ala ez oraindik erabakitzeke dagoela adierazi zuen Idoia Mendiak, eta lehendakariak argituko duela jakinarazi zuen. Hala ere, agertoki berriari ekiteko ibilbide orria «adostua» izan behar dela nabarmendu du Lakuako Gobernuko eledunak, eta Patxi Lopezek abian jarritako bileretan adostasun guneak agertzen ari direla ziurtatu du.

ETAren erabakia ospatzeko herriz herriko ekitaldiak deitzea ere mahai gainean zuen Lakuak, baina adostasun falta nagusi zela-eta, bertan behera utzi zuen egitasmoa.

El PP pide ayuda a los jóvenes para dar fuerza a su «relato»

El líder vasco del PP, Antonio Basagoiti, participó ayer en Gasteiz en un acto con Nuevas Generaciones que dedicó a pedir a los jóvenes que contribuyan a hacer «un relato juso y duradero» de la trayectoria de ETA, de modo que no permitan que sus militantes «queden en buen lugar». A su juicio, el futuro de Euskal Herria depende en gran parte de «la responsabilidad y el buen hacer» de este sector de la sociedad.

«Lo mejor que pueden hacer los jóvenes es no equiparar a víctimas con verdugos», afirmó Basagoiti, para quien «en la medida en que se diga la verdad, en la medida en que los jóvenes conozcan lo que se hizo durante este tiempo y en la medida en que se ponga en valor la democracia, nos vacunaremos contra nuevos fanatismos y totalitarismos»

El líder del PP vasco intentó, en paralelo, atribuirse la decisión de ETA de abandonar definitivamente la lucha armada como una iniciativa de los suyos. «Hemos logrado que ETA tenga que bajar la persiana -sostuvo-, y ahora lo que hay que hacer es consolidar los valores democráticos, la convivencia y la libertad», indicó ante los jóvenes del PP reunidos en Gasteiz. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo