GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

HAUTESKUNDEAK, GARAI BERRIAN

ETAren adierazpena Rubalcaba indartzeko erabili du PSOEk

p005_f00_199x144.jpg

Martxelo DÍAZ-Aritz INTXUSTA | IRUÑEA

Gobernu espainola zuzentzeko PSOEren hautagai Alfredo Perez Rubalcabak bi mitin izan zituen atzo Euskal Herrian, goizean Gasteizen eta eguerdian Iruñean. Alderdikideek batean zein bestean nabarmendu zuten ETAk borroka armatua uztearen erabakian Rubalcabak izan duen «garrantzia».

Hala, «berriro indarkeriari ekiteko egon daitezkeen tentaldiak zapuztea eta bakea eta askatasuna behin betikoak izatea Rubalcabak baino ezin du lortu», adierazi zuen Gasteizko mitinean egungo Presidentetzako ministro Ramon Jaureguik, PSOEko Araban aurkeztu duen Kongresurako zerrendaburuak. PPko hautagai Mariano Rajoy erronka horri eusteko ez dela gai gaineratu zuen Jaureguik.

«Rubalcaba da bakea sendotu, bakegintza hedatu, herritarren adiskidetzearen alde lan egin eta biktimen memoriaren gainean herria berreraiki dezakeen bakarra», esan zuen Arabako hautagaiak.

Horrekin batera, «iraganari eskuzabaltasunez begiratzen badiogu ere, ezin dugu ahaztu etorkizuneko kontakizuna, egia bakar bezala biktimen testigantzan oinarrituta. Etorkizuna Alfredorekin eta Patxirekin [Lopez] eraiki behar dugu», adierazi zuen.

«Etorkizuna jokoan»

Horregatik, dei berezia egin zien euskal herritarrei, «baita normalean botoa alderdi abertzaleei ematen dietenei horiei ere», kontuan har dezaten hauteskunde hauetan «gure etorkizuna dagoela jokoan, eta Rubalcaba edo Rajoy dela egin beharrekoa hautua».

Patxi Lopez Lakuako lehendakaria ere Gasteizko mitinean izan zen, eta gogor hitz egin zuen PPren aurka, aipaturiko gaia dela-eta. «PPkoek ez dute barkamena eskatzeko adorerik, guri ETAren aurrean belaunikatu izana eta hildakoak saldu izana egotzi eta gero. ETAk arma utzi ditu, baina ez du inolako ordainsaririk izan horren truke», bota zuen Lopezek.

«Banaketa, errieta eta enfrentamendu bila ibili dira etengabe PPkoak, eta herri honetan beti kontra egiten aritu dira politikagintzan», gaineratu zuen Lakuako lehendakariak.

«Terrorismoa trukean ordainsaririk eman gabe amaiarazi dugula onartu badute ere, ez dute barkamena eskatzeko adorerik, bereziki kritika guztien jomugan egon den Alfredori», erantsi zuen Lopezek.

Hauteskunde kanpainan ETAren gaia ez erabiltzea adostu zuten PSOEk eta PPk, baina Rubalcabaren alderdikoek ez dute hitza bete. Felipe Gonzalez eta Alfonso Guerra Gobernu espainoleko presidente eta presidenteorde ohiak izan ziren gai honi heltzen lehenak, Sevillan eginiko mitin batean.

Ustez ahoberokeria hutsa izan zitekeena alderdiaren estrategian dagoela agerian geratu da orain; pentsaezina baita hautagai nagusiak parte hartzen duen mitinetan aldez aurretik adostu ez den ezer esatea.

Guerrak atzo ere gai berari ekin zion berriz, Sevillan izan zen beste agerraldi batean. «Izugarrizko injustizia historikoa da PPk ETAren amaierarekin gozatzen ez uztea».

«Nafarroa saldu gabe»

Gainera, Rubalcaba berak ere hizpide izan zuen gaia Iruñean atzo eguerdian egin zuen mitinean, ETAk kaleratutako agiria gorabehera, Nafarroako foruak bere horretan daudela nabarmendu baitzuen. «Lur honetan bizi zaretenok ederki aski dakizue askatasunik gabe bizitzea zer den. Eta hemen gaude gaur, erabat aske. Eta zuek, erabat aske, zuen foruak eta zuen eskubideak urradurarik gabe gorde dituzue. Nafarrak eurek nahi dutena izango dira», bota zuen.

PSNren buru izandako Carlos Chivite -2008an hil zen- gogoan izan zuen Rubalcabak Iruñean atzo, eta krisialdia gainditzeko Hezkuntzan inbertitzea beharrezkoa dela erantsi zuen, «PSNk Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin duen bezala».

Bilkura horretan, Nafarroako PSOEren Senaturako hautagai Maria Chivite ere aritu zen. «Egia da Espainia mailan erabaki zailak hartzera behartuta egon garela, egoera ekonomikoa dela eta. Baina Espainia Greziak duen egoeran ez izatea lortu dugu. Horregatik dei berezia egiten diet alderdiko militanteei mobilizatzeko. Eta gainera, indarkeria terrorista amaitzea lortu dugu», gaineratu zuen parlamentariak.

Amaiur

El cabeza de lista al Congreso por Bizkaia, Iñaki Antigüedad, destacó en el mitin celebrado en Igorre que esta coalición «plantea un modelo sustentado en el reconocimiento a decidir su futuro de la sociedad vasca. Sustenta su proyecto en la voluntad libre y democrática de la sociedad vasca», respondiendo al PP, que había acusado a Amaiur de «representar un proyecto totalitario».

En Iruñea, Sabino Cuadra destacó que Amaiur defiende un modelo de educación público frente a los ataques de UPN-PSN, «que han sacado a la calle a 20.000 personas».

Rafa Larreina, candidato al Congreso por Gipuzkoa, destacó en una reunión de la ALE en Bruselas -en la que participaron SNP, N-VA y ERC- que «en las próximas elecciones se visualizará ante Europa que en Euskal Herria hay una mayoría social independentista».

PNV

Josu Erkoreka, cabeza de lista del PNV por Bizkaia, aseguró ayer que este partido ejercerá «presión real y efectiva» frente al Gobierno de Lakua y el español para «consolidar definitivamente el proyecto de acelerador de partículas de Bilbao», destacando la labor que han hecho los jeltzales para «asentar las bases de este proyecto que hay que consolidar».

Por su parte, Iñigo Urkullu afirmó en un mitin de Basauri que, el «modelo de López y Basagoiti asociados», ha elevado la deuda de la CAV «a cifras históricas».

UPN-PP

La candidata al Senado por UPN-PP Amelia Salanueva afirmó ayer en Tutera que «el proyecto del TAV es fundamental para el fomento de los emprendedores y para la creación de empleo en Navarra».

Salanueva añadió que «éste es uno de los proyectos más relevantes para Navarra en los próximos años, puesto que además de facilitar las comunicaciones entre las personas, es clave para la circulación de mercancías y creará 5.000 puestos de trabajo».

«La colaboración y la lealtad institucional son imprescindibles para culminar los grandes proyectos que vertebran Navarra con el resto de España y de Europa», dijo Salanueva.

I-E

Pablo Archel, cabeza de lista de Izquierda-Ezkerra al Congreso, defendió que el euskara sea considerado «como elemento fundamental de respeto a la pluralidad de Navarra y de fomento de la convivencia ciudadana». Para ello plantearon dos iniciativas, una relacionada con la educación y otra con los medios de comunicación. Subrayó que la voluntad de I-E es exigir a las instituciones una actitud «mucho más abierta».

IDENTIFICADOS

Agentes de la Policía Foral identificaron ayer a candidatos de Amaiur que realizaban un acto electoral ante el Departamento de Educación del Gobierno navarro, en Iruñea, para denunciar la política que llevan a cabo UPN y PSN.

no al superpuerto

La cabeza de lista de Amaiur al Congreso por Gipuzkoa, Maite Aristegi, apostó por la regeneración socioeconómica de la bahía de Pasaia frente al superpuerto exterior, «evidencia de un desarrollismo sin rumbo que hipoteca nuestro futuro».

bi mitin

Bi mitin izan zituen atzo Alfredo Perez Rubalcabak Euskal Herrian. Goizean Gasteizen izan zen eta eguerdian Iruñean. Bi bilkurak hoteletan egin zituzten PSOEko kideek.

geroa bai

Los candidatos de Geroa Bai se trasladaron ayer al barrio iruindarra de Buztintxuri para, frente a un solar vacío, reivindicar la dación en pago y la cultura y el mercado del alquiler de vivienda. «Nos parece algo fundamental», declaró Uxue Barkos.

Termina el plazo para solicitar el voto por correo

A falta de diez días para llegar a la cita con las urnas, hoy concluye el plazo para solictar el voto por correo, lo que debe realizarse en persona en las oficinas de Correos, aunque en caso de enfermedad o por incapacidad física acreditada médicamente se puede autorizar a otra persona para que lleve a cabo este trámite. Por su parte, las oficinas del censo electoral de cada herrialde tienen de plazo hasta el domingo para remitir las papeletas electorales; una vez elegidas las opciones al Congreso y al Senado, los votos deben enviarse antes del día 17. Para los «residentes en el extranjero» que hayan podido solicitar el voto, el último día para remitir las papeletas es el 16. Por otro lado, hoy es la fecha límite para presentar recurso contra la proclamación de candidaturas por razones sobrevenidas durante la campaña. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo