GARA > Idatzia > Kultura

DANTZA

Malandain Ballet Biarritzek bere azken lanaren entsegu irekia egingo du

Kukai dantza taldeak antolaturik, Malandain Ballet Biarritzek «Lucifer», «El amor brujo» eta «Bolero» lanaren zatitxo bat erakutsiko dute hilaren 25ean Errenteriako Kulturguneko entsegu gelan. Saioa arratsaldeko zazpi eta erdietan izango da eta bertara joateko izena eman beharko da dantza@kukai.info helbidean, interesa dutenen izen-abizenak adierazita. Bestalde, ikuskizunaren aurkezpen ofiziala Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da, abenduaren 17 eta 18an, arratsaldeko zortzi eta erdietan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo