GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

EAJren urduritasunak gora egin zuen atzo

GARAk atzo argitaratu zuen elkarrizketan, ETAk hainbat kontu gutxienez interesgarri esan ditu, eta argi eta garbi utzi du batzuek zalantzan jartzen zuten asmoa. Esaterako, ziurtatu du ez dela inoiz konponbide prozesurako mehatxu izango; desarmea bere agendan dagoela, presoen egoera bezala, eta horri dagokionez konpromisoak hartzeko prest dagoela, eta ez dela konponbide politikoaren mahaian egongo. Honezkero edonork espero zitzakeen kontuak, baina ETAk berak argi eta garbi esanak. Elkarrizketak eragin dituen erreakzioak, oro har, neurritsuak izan dira, ETAk iragarritako erabakia benetakoa dela esan dutenetatik, garrantzia kendu nahian, elkarrizketan «kanpainan egoteko asmoa» baino ikusi ez dutenetara, muturreko ohiko jarrerak alde batera utzita. Esanguratsua izan da, ordea, EAJren erantzuna, aspaldi ez bezain gogorra. Hauteskunde kanpainan ezker abertzalearen kontra erakutsi duen oldarkortasunak goia jo zuen atzo, ETAren elkarrizketaren berri jakin ostean, Iñigo Urkulluren hitzetan. ETAk «hauteskunde kanpainan eragin nahi izatea aberrazio demokratiko, politiko eta etikoa» dela, eta erakunde horrek «historia faltsutu» egiten duela esan zuen EBBko lehendakariak. Batzuei, baita EAJko kide eta alderdi horren boto emaile batzuei ere, ulertezina egingo zaio jarrera hori. Beste batzuen ustez, ordea, urduritasun seinale da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo