
TTARTTALO
Ur tanta batekin batera bidaiatzeko gonbita
Juan Kruz Igerabidek idatzi eta Lorena Martinezek ilustratutako «Tanta baten istorioa» album ilustratuarekin, 4 urtetik gorako umeek bizitzaren eta arimaren misterio handiari buruz ikasiko dute. Irakurtzen hasi orduko, tantarekin bidaiatzeko gonbita jasoko dute, zerutik lurrera, gure barren-barrenera ailegatu arte.