GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

AIZKORA Jaialdia

Ugarteburuk merezitako omenaldia jasoko du

Egur Sport enpresak eskainiko dio jaialdia bihar Leaburun, Apattako gunean.

p043_f02_97x68.jpg

Jon LEUNDA

Joxe Ugarteburuk ongi merezitako omenaldia jasoko du bihar Leaburun, Diva pentsu fabrikak Apattan duen egoitzan. Jaialdia 11.30ean hasiko da, eta bi torneo antolatu dituzte Ezkioko aizkolari handiari merezi duen omenaldia eskaintzeko.

Batetik, beteranoen binakako torneo bat antolatu dute. Bertan, Arria III.a-Etxebeste, Arregi-Mendieta, Agite-Peñagarikano, Mindegia-Atutxa, Astibia-Txapartegi, Larrea I.a-Larrea II.a, Patxi Larretxea-Goñi, Saralegi-Jaunarena, Barberena-Elorriaga eta Erdozia I.a-Rodriguez I.a arituko dira. Bikote hauekin guztiekin batera, Joxe Ugarteburu ere arituko da, Arria II.a lagun duela.

Bi lan ezberdin egin beharko ditu biko bakoitzak. Hasteko, abiadura proba izango da, enbor bat moztera, eta bestea iraupen proba, txanda librean. Ia orain dela gutxira arte goian ibilitako aizkolariak dira asko, eta horrek berak ere ikusmina pizten du, orain ez baita horiek ikusteko aukera handirik izaten.

Horiez gain, bakarkako lehiaketa azkar bat ere egingo da. Donato Larretxea, Azurmedi, Olasagasti, Nazabal, Lopez, Larrañaga, Esnaola, Urteaga, Dorronsoro, besteak beste arituko dira lanean. Goenatxo, Perurena, Izeta eta Zelai ere bertan izango dira harriak jasotzen. Hori amaitutakoan, Tolosako sagardotegi batean bilduko dira bazkari herrikoi batean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo