HAUTESKUNDEAK GARAI BERRIAN
Gernikako Estatutua «agortuta» dagoela onartu du EAJk
Gernikako Estatutua gainditutzat jotzen ari da EAJ hauteskunde kanpaina honetan zehar. Euskal gehiengo sindikalak hori bera egin zuen Gernikan eginiko ekitaldi batean 1997. urtean, eta hamalau urte geroago gauza bera ondorioztatu dute jeltza- leek. Azken hauen ustez, bukatu berri den legealdi honetan beraiei esker eskuratutako transferentzien bidez agortuta gelditu da Estatutu hori.
Gasteizen egindako mahai-inguru batean Emilio Olabarria diputatugaiak nabarmendu zuenez, hori lortu denez, orain «estatus politiko berria» exijitzeko unea da. Estatu espainolarekin «konexioa» bermatuko lukeela erantsi du, baina, aldi berean, EAJren ikur nagusia «autodeterminazioaren defentsa» dela ziurtatu du Arabako zerrendaburuak.
Berarekin batera agertu zen Claudio Rodriguez Senaturako Arabako zerrendaburua. Honek salatu zuenez, «eraso etengabea» egin diote Gernikako Estatutuari Madrildik, eta horren parean jarri zuen azkeneko legealdi honetan «EAJk lortu dituen hemezortzi transferentziak».
Bestalde, oraindik lortzeke dagoen eskuduntza bati erreparatu zion Josu Erkoreka Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak, Bilbon Iñaki Azkuna alkatearekin batera egindako agerraldi batean. «Madrilen diseinatutako lanbide heziketa batek ez du gurean balio, enpresen beharrak guztiz ezberdinak direlako Euskadin eta Andaluzian. Hori era deszentralizatuan, irekian eta malguan kudeatu behar da».
Euskal Herrian independentzia lortzeko, eta aldi berean, Estatutuaren markoak eragindako krisia gainditzeko, azaroaren 20ko hauteskundeetan botoa Amaiurri emateko dei egin zuten atzo ezker abertzaleko, Aralarreko, Alternatibako eta Eusko Alkartasuneko gazteek, Bilboko Arriaga plazan egin zuten agerraldian. «Gazte oihua entzun dezatela», zioen agerraldian erakutsi zuten kartelak, zeinean ukabila eta Amaiurko gazteluaren irudia uztartzen ziren.
Halaber, Euskal Herriak bizi duen garai berri honetan, gazteek duten arduraz mintzatu ziren: «Askatasuna eta benetako demokrazia eskuratzeko ateak zabal-zabalik dauzkagun honetan, etorkizuna eraikitzeko ardura daukagu gazteok». Ondoren, Estatu espainolaren errepresio bortitza salatu zuten, «atxiloketak, torturak, mehatxuak... zerrenda luze horri amaiera eman behar diote», adierazi zuten gazte mugimenduko kideek.
Horren harira, Estatu espainolak inposatutako eta Euskal Herrian indarrean dagoen eredu kapitalista iraultzearen beharrizanaz mintzatu ziren «egungo krisi ekonomiko, sozial eta ekologikoari aurre egiteko».
Hezkuntza arloan, pribatizazioa baztertu eta «hezkuntza sistema nazional herritar eta euskalduna» izateko beharra aldarrikatu zuten gazte mugimenduko kideek; eta lan arloan, «erabakigune propioak eta lan baldintza duinak» eskatu zituzten gazte erakunde hauek guztiek batera.
Horregatik, Amaiurren alde bozkatzeko eskatu zuten, «koalizioak herriaren izena eta izana defendatuko duelako, euskaldunon erabakitzeko eskubidea etengabe aldarrikatuz».
PPk «ezkutuko programa» duela egunero ari dira salatzen PSOEren hautagaiak, eta horixe egin zuen atzo Eduardo Madina Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak Ermuan. Bere hitzetan, PPk bozak irabazten baditu, «langileei soldata jaitsiko die, eta sindikatuak isilaraziko ditu, hitzarmen kolektiboetako lan harremanak apurtuko baititu».
Carlos Totorika Ermuko alkatearekin batera agertu zen Madina, eta ohartarazi zuen «PPk ikaragarrizko isiltasuna darabilela», baina Mariano Rajoyren asmoak garbiak direla.
PSOEko hautagaiaren ustez, Jose Maria Aznarren gobernuaren ajeak jasaten ari da oraindik Estatuko ekonomia. «Alde ilun bat zegoen, PPk ez zuen jaramonik egin, eta orain, zazpi urte eta erdi daramagu alferrik galdutako denbora berreskuratu nahian».
Rajoyk agintea eskuratzen badu, beste gauza batzuen artean etxea erostea asko garestituko dela aurreikusten du Madinak.
Horrekin batera, oraingo egoera «munduko ekonomiaren iraultzaren lehenengo urratsa» dela ziurtatu zuen PSOEko diputatu izandakoak. Sistema berri horretan ezagutza nagusituko dela uste du Madinak.
Ahalmen urritasuna duten lagunek lan egiteko aukera izan behar dutela defendatu du UPN-PPko Senaturako hautagai nagusi Amelia Salanuevak. Horretarako, Nafarroan bost zentro dituen Elkarkide enpresaren egoitzara bisita egin dute hautagaiek; 400 pertsona inguru hartzen dituzte zentro horietan. «Gure helburua haiei lanpostu egonkorra eta kalitatezkoa ematea da», aipatu zuen Salanuevak.
Kongresurako zerrendan bigarren tokian den Jose Cruz Perez Lapazaranek, bere aldetik, zera esan du: «XXI. mendeko gizarte honetan, gizartearen zati bat baztertuta egotea ezin da ulertu. Ahalmen urriko pertsonak guztiz integratu behar ditugu», adierazi zuen.
Neurri batzuk planteatu zituen, helburu hori lortze aldera. Esaterako, ahalmen urriko pertsonen ondasunaren gaineko zergak «hobetuko ditugu», esan zuen PPko agintariak. Horrekin batera, herritar horiek guztiek hezkuntza sistemaren edozein etapan sartzea bermatuko dutela aipatu zuen.
Egun hauetan agertu den hainbat inkestaren ondoren, oraindik itxaropentsu azaldu da Uxue Barkos, Geroa Bai-k aurretik Nafarroa Bai-k izan duen eserlekuari eutsiko diolakoan. Hautagaiak atzo nabarmendu zuenez, «marka berri izateak dakartzan zailtasunen gainetik, lehian gabiltza, eta baldintzak berdinak ez badira ere, besteen aukera berdinak ditugula baieztatzen dugu».
Geroa Bairen ametsa litzateke UPNri eserlekuren bat kentzea, Barkosek nabarmendu zuenez. «Hasiera-hasieratik esan genuen hori zela gure nahia; Diputatuen Kongresuan nafarron ordezkaritza ezkerretik indartzea», esan zuen.
Geroa Bai koalizioa azkenik ezaguna ari dela egiten aipatu zuen Barkosek. Bere hitzetan, hasieran arazoak izan bazituen ere, kanpainan zehar «gauza asko berbideratu dira» eta oraingo tenorean esan dezakete «sigla berria dugula, baina historia duen proiektua dela gurea».
«Guretzat oso kanpaina garrantzitsua zen hau. Batzuek kanpaina motelagoa nahi zuten, informazio gutxi eta propaganda asko erabiliz, baina guk informazioa erabili dugu», erantsi zuen zerrendaburuak.
Las encuestas pueden acertar o no, pero lo que no deben hacer sus «cocineros» es que se note que manipulan los datos que ellos mismos ofrecen. Eso es lo que hizo ayer el Gobierno de Lakua.
Según su reparto de escaños, PP, PSE y PNV obtendrían entre 4 y 5 escaños, mientras que Amaiur tendría entre 3 y 5. Esto les permitía situar a la coalición en último lugar. Sin embargo, con los datos que ofrece la propia la encuesta, lo cierto es que Amaiur está más cerca de los 6 escaños que de los 3.
En Araba, con el 30,3% del voto, Lehendakaritza atribuye 1-2 escaños al PP, mientras que al PNV, con el 19% y a Amaiur con el 18% les deja en 0-1. Las cifras dan a cada uno 1 escaño. Y para que el PP tuviera 2 tendría que duplicar el voto de Amaiur o de PNV, es decir, llegar a 36%. Cada 1% son 1.700 votos. Algo similar ocurre en Gipuzkoa, donde Lakua pretende que el tercer escaño de Amaiur está en peligro y puede pasar a ser el segundo del PSE, cuando ello supondría cambiar 15.000 votos. Sin embargo, en Bizkaia, donde el segundo escaño de Amaiur está a o,4% de votos del tercero del PNV, Lehendakaritza no pone ningún escaño en juego.
Al final, el reparto correcto según los datos da a Amaiur 5 (opción de 6), PNV 5 (4), PP 4 y PSE 4 escaños. I.IRIONDO